52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ostatua irekitzeko lizentzia iraungia, Carmen kaleko 19an

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi eskuordeak ebazpen hau eman zuen, 2002ko otsailaren 25ean:

"Frogatu denez, Carmen kaleko 19. atariaren beheko solairuko ostatua-itsaskitegia jarduerarako lokalak, irekitzeko lizentzia 1975eko urriaren 20an eskuratu eta azken aldiz 1986ko azaroaren 21ean eskualdatu zenak, sei hilabete baino gehiago egin du jardun gabe. Hortaz, ebatzi dut irekitzeko lizentzia iraungitzeko espedientea abiaraztea, eta haren titularrari jakinaraztea hamar eguneko epea duela espedientean agertzeko eta bere eskubidearen alde komeni diren alegazio guztiak aurkezten ahal dituela".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Hori dena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0203955