52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Lehiaketa

Xedea: udal igerilekuetako instalazioen mantentze-lanaren eta garbiketa orokorraren zerbitzua, sarreren kontrola eta ostatu-kafetegiaren ustiapena barne direla, 2002ko udaldirako esleitzeko lehiaketa.

Proposamenak: Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogei egun balioduneko epearen barnean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eta epe hori akitzen den egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen.

Behin-behineko fidantza: Baztango Udaleko diruzaintzan 30,05 euro eskudirutan pausatu izanaren gordekina.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan agertzen direnak.

Proposamenak irekitzea: pleguak jendaurrean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea akitu eta ondoko ortziralean, betiere egun balioduna bada, arratsaldeko ordu batean.

Bertzelako xehetasunak: xede horretarako prestatutako baldintza pleguan azaltzen dira eta hori guztia udal idazkaritzan dago ikusgai.

Elizondon (Baztan), bi mila eta biko apirilaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ....................................., bizilekua: ................, helbidea: ..................., N.A.N. zenbakia: ........, Udal igerilekuetako instalazioen mantenimenduaren eta garbiketa orokorraren zerbitzua, sarreren kontrola eta ostatu-kafetegiaren ustiapena barne, esleitzeko lehiaketaren berri izanik, eta ezarritako baldintza guztiak beterik, aipatu zerbitzua egiteko hitza ematen du baldintza pleguari lotuz. Delako baldintza pleguaren berri duela adierazten du eta diru hau eskaintzen du, BEZa barne: ........... (letraz eta zenbakiz) ........... euro.

(Data eta lehiatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0203977