52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

Lehiaketa, pilotalekua duen kiroldegia eraikitzeko obrak kontratatzeko

Fontellasko Udalak, 2002ko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikoa egitea obra hau adjudikatzeko:

-Xedea: kiroletako pista izanen duen frontoi estalia egitea.

-Modalitatea: lehiaketa irekia.

-Kontrata bidezko aurrekontua: 449.576 euro, BEZa eta kontzeptu guztiak barne.

-Obrak egiteko epea: bost hilabete.

-Proposamenak aurkezteko: Fontellasko Udaleko erregistroan, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Egun hori balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan zehazten direnak.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: Fontellasko Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta bosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu batean.

Proiektua eta klausula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura daude Fontellasko Udaleko bulegoetan. Orobat, interesatuek haien kopia eskuratu ahalko dute, Carlos Sagasti kopia-dendan (Zaragoza etorbidea, 31, Tutera).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, bi mila eta biko apirilaren hamarrean. Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: A0204127