52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Lizitazio publikorako deialdia. Herri zerbitzuen kudeaketarako kontratua

Leitzako Udalbatzak 2002ko apirilaren 9an egindako bilkuran hartutako erabakiaz, Leitzako kiroldegi eta pilotalekuaren kudeaketaren esleipenerako lehiaketa esleitu gabe utzi eta berria deitzea erabaki zuen, udal dirulaguntzaren munta aldatu ondoren, izan ere, hau 30.050 eurotik 45.075 eurora goratu baita. Lizitazio dei berriaren ezaugarriak:

-Kontratuaren xedea: Udal Kiroldegia eta Pilotalekua kudeatzeko kontratua.

-Kontratazio espediente mota: premiazko tramitazio-espedientea.

-Esleitzeko bidea: lehiaketa.

-Kontratuaren ezaugarriak: baldintza ekonomiko-administratiboaren eta baldintza teknikoen pleguetan ezarritakoak.

-Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 13 eguneko epean, azken egunaren eguerdiko hamabiak baino lehen.

-Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kaukotuak behar dute izan. Baldintza ekonomiko-administratiboen eta baldintza teknikoen pleguak Leitzako Udaletxean daude lizitatzaileen eskura, azter ditzaten.

Leitzan, bi mila eta biko apirilaren hamarrean. Alkatea, Tomás Azpíroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0204132