52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

HAPOko 1. poligonoko U.E.14-3 unitatea (Valmayor bidea) borondatez birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsita

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko martxoaren 14an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea HAPOko hiri lurzoruko U.E.14-3 unitatea (1. poligonoa) borondatez birzatitzeko proiektua, hain zuzen ere, hiri honetako Valmayor bidean diren lurrei buruzkoa, "Grupo Inmobiliario Jesma, S.L." enpresak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ohartarazten da, ezen jendaurreko aldian ez bada alegaziorik aurkezten behin betiko onetsitzat joko dela.

Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Espedientea interesatuen eskura dago, Udaleko Hirigintza bulegoan.

Lizarran, bi mila eta biko martxoaren hogeita batean. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0203501