52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Udalaren 2001eko aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsita

Udalak, 2002ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko aldaketa hau:

Aztertuta 2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketei buruzko espedientea, eta ikusirik Udaleko kontu-hartzailearen txostena, erabaki da:

Hasiera batez onestea 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hauek:

Kreditu gehikuntzak eta handitzeak:

4320-60101. ER urbanizatzea: 26.918.572 pezeta.

4521-62201. Igerileku estalia: 10.356.479 pezeta.

0110-91301. Eguzki plazarako maileguaren amortizazioa: 7.500.000 pezeta.

4521-62202. Frontoia eta aldagelak: 5.200.000 pezeta.

1210-62601. Berrikuntza eta Kalitate Planaren ekipamendua: 2.200.000 pezeta.

6110-22608. Nahitaezko Dirubilketa Agentziaren zerbitzua: 1.000.000 pezeta.

4210-62500. Haur Eskolaren ekipamendua: 400.000 pezeta.

3111-46300. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, ekarpena: 285.337 pezeta.

1220-22001. Bake Epaitegiko bulegoko materiala: 182.184 pezeta.

Guztira: 54.042.572 pezeta.

Finantzaketa:

Finantzaketa atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina: 26.918.572 pezeta.

Finantzaketa atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina: 10.356.479 pezeta.

Finantzaketa atxikia duten baliabideetarako diruzaintzako gerakina: 7.500.000 pezeta.

Finantzaketa atxikia duten baliabideetarako diruzaintzako gerakina: 5.200.000 pezeta.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, Berrikuntza eta Kalitate Planerako: 2.200.000 pezeta.

Dirusarrera handiagoak 11202 kontusailean: 1.000.000 pezeta.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza Haur Eskolaren ekipamendurako: 400.000 pezeta.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza Euskalduntze Planerako: 285.337 pezeta.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza Bake Epaitegirako: 182.184 pezeta.

Guztira: 54.042.572 pezeta.

Indarrean dagoen legedian ezarritako jendaurreko epea erreklamaziorik gabe iragan denez, aurrekontu aldaketa horiek behin betiko onetsita gelditu dira.

Berriozarren, bi mila eta biko martxoaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0203499