52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

E D I K T U A

Berriozarko Udaleko alkateak, 2002ko martxoaren 27an, ebazpen hau eman zuen:

"Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 43 eta 47. artikuluetan ezarritakoan oinarrituz,

Ebatzi dut:

Bigarren alkateorde Santos Munárriz Romeo jauna eskuordetzea alkate gisa ditudan eskurantza guztietarako, aurtengo martxoaren 28tik aitzina ordezka nazan, Berriozartik kanpo nagoen bitartean".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriozarren, bi mila eta biko martxoaren hogeita zazpian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0203498