52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T Z I

Bake epailearen eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan bake epaileen izendapenari buruz ezarritakoa betetzeko, deialdi publikoa iragarri da herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.

Legezko baldintzak beterik, bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdi horretan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Udaletxean, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Artzin, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian. Alkatea, Alberto Chourraut Salón.

Iragarkiaren kodea: A0203497