52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenen jakinarazpena

Hona hemen, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik, Udal honetako Udaltzaingoak aurkeztutako salaketa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, alferrikakoak gertatu baitira jakinarazteko saioak.

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau aditzera ematen zaio salatuari, Leonor Torrejón Galbano andreari, azken helbide ezaguna Urzainki kalean, 4-2.D zenbakian baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak 574/01 zehapen espedientea izapidatu duela.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2001eko uztailaren 31n, 13:20 aldean, salaketa paratu zitzaion NA-1014-AH ibilgailuari, autobusaren geltokian aparkatzeagatik (Kale Nagusia, 37-bis), eta hori arau-hauste larria da 13/92 E.D.aren 91. artikuluaren arabera.

Leonor Torrejón Galbano interesatuari karguen plegua igorrita, helbidea Urzainki kalean, 4-2.D, Iruñean baitu, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen, zeren eta uste baita 13/92 Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorrean argi aipatzen dela trafiko handia dagoen orduetan garraio publikorako erreserbatutako tokian aparkatzea debekatua dagoela,

Bestalde, 320/94 Errege Dekretuan ezarritako prozedura eta baldintzei jarraitu zaie.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluak 68.2 artikuluarekin bat xedatzen duenari jarraikiz, alkateari 96 euroko zehapena proposatuko zaio, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, bere alde komenigarri juzgatzen dituen alegazioak aurkezteko eta probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0203611