52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak ezartzen duen jakinarazpena egitea, alegia, Marie Ange Semerena Cahlmeau jaunari ehizari buruzko arautegia hausteagatik irekitako 413/01 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, agiri honen bidez aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

168/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Marie Ange Semerena Chalmeau jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Urdazubiko Sepronak 2001eko urriaren 21ean salaketa jarri zuen.

Hori ikusita, eta Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. Marie Ange Semerena Chalmeau jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Félix Armendáriz Martínez jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren zazpian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN PLEGUA

413/2001 espedientea

1.-Salatua: Marie Semerena Chalmeau.

Helbidea: Allée des Iris kalea, Anglet (Frantzia).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2001eko urriaren 21ean, 14:55ean, Urbian, Zugarramurdin.

3.-Salatutako egintza: bi metro baino gutxiagoko zabalera duten lurreko pistetatik ibiltzea, abiadura handian. Ibilgailuak igarotzeko debekua adierazteko seinaleei ez zion kasurik egin eta, tarte batzuetan, inguru horretan dagoen Ehiza Erreserbaren barrutik zirkulatu zuen.

4.-Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean sailkaturik dago. Hona hemen:

Arau-hauste arina, 111.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, 2/1993 Lege beraren 34. artikuluari eta otsailaren 14ko 36/1994 Foru Dekretuaren 11.1 artikuluari dagokienez. Foru Dekretu horren bitartez, lurzoru urbanizaezinetan motordun ibilgailuen jarduera antolatuak eta zirkulazio librea arautu ziren eta bertan debekatzen da motordun ibilgailuak bi metrotik beherako zabalera duten bideetatik ibiltzea.

5.-Zehapen proposamena: 50.000 pezetako zehapena ezartzea proposatu da (300,50 euro), Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 114 a) artikuluari jarraituz.

6.-Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluaren indarrez.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren zazpian.-Instruktorea, Félix Armendáriz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0203190