52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GARRAIOAREN ARBITRAJE BATZORDEA. Ahozko auzialdirako zitazioak.

760. erreklamazio espedienteari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek aurreikusitako jakinarazpena ezinezkoa izan denez gero, idazki honen bidez Lege horren 59.4 artikuluan xedatua beteko da. Teresa Gracia Iñativia andreak sustatu du espediente hori, German Gracia, S.A.ren izenean, Disetec, S.A.L.en aurka, 748,084 eurotan ebaluatutako garraio zerbitzuak ez ordaintzeagatik, erreklamazioan ageri denez.

Aditzera ematen da eztabaidako ahozko auzialdia 2002ko maiatzaren 14an eginen dela, 10:15ean, Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko bilera aretoan, Iruñeko San Ignazio etorbidearen 3ko 6. solairuan. Bere eskubidearen alde bidezkotzat hartzen dituen frogak daramatzala agertu beharko du.

Halaber, jakinarazten zaio, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 9.6 artikuluan xedatuari jarraikiz, nahiz eta alderdi guztiek beren ordezkaritza eskuordetu ahal izan, Batzordeari idazki bat zuzenduz egin behar dela, eta idazki hori auzialdian azaldu.

Jakinarazpen honekin batean ohartarazten da erreklamatzailea auzialdi horretara ez agertzeak erreklamazioari uko egitea dakarrela, eta alderdi erreklamatua ez agertzeak, berriz, ez duela galaraziko auzialdia egitea, eta behar den arbitraje laudoa ematea.

Aditzera ematen dizut, behar diren ondorioak sor ditzan, bai eta jakinarazi ere jatorrizko espedientea interesatuen eskura dagoela Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuaren bulegoetan (Yanguas y Miranda karrika, 5, Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabian.-Garraioaren Arbitraje Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

Iragarkiaren kodea: a0204203