52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

44/2002 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bitartez, Nafarroako Turismo Ikasketen Institutuari 2002ko lehenengo hiruhileko dirulaguntza ordaintzea xedatu da eta gainerako hiru hiruhilekoak ordaintzeko egunak zehaztu.

Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa zuzendariak txosten bat aurkeztu du Iruñean dagoen Nafarroako Turismo Ikasketen Institutuari 2002ko dirulaguntza ordaintzea proposatzeko, hain zuzen ere, martxoan, apirilean, uztailean eta irailean. Guztira, 22.682 euro izanen dira, hiruhileko 5.670,50 euro, 2001etik 2002ra luzatutako aurrekontuan onetsi bezala.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 29ko 255/2000 Foru Aginduaren bidez emandako ahalmenen arabera esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Nafarroako Turismo Ikasketen Institutuari (IFZ: F31546914) 2001etik 2002ra luzatutako aurrekontuan onetsitako dirulaguntza ematea. Guztira, 22.682 euro dira eta lau epetan emanen zaizkio: martxoan, apirilean, uztailean eta irailean; 5.670,50 euro aldi bakoitzean.

2.-Dirulaguntza hori 2001etik 2002ra luzatutako aurrekontuko 410000-43100-4812-422402 "Turismo Eskolarako dirulaguntza" izeneko kontusailaren kargura finantzatuko da.

3.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4.-Ebazpen hau igortzea honako hauei, behar diren ondorioak sor ditzan: Nafarroako Turismo Eskola, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatua, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzua, Goi Mailako Ikasketen Atala, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atala, Goi Mailako Ikasketen Bulegoa, Administrazio Orokorreko Bulegoa eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeian.-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: A0203375