52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Murchanteko udal mugapean (Nafarroa) gas naturala instalatzeko "Murchanteko gas naturalaren Banaketa Sarea" izeneko proiektuarena.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 103. artikuluek agintzen dutena betetzeko, ondoko ezaugarriak dituen instalazio proiektua jendaurrean paratu da:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A., helbidea, jakinarazpenetarako, Iruñeko Antso Azkarra etorbideko 26-behean duena (PK-31008).

Eskabidearen helburua:

1) "Murchanteko gas naturalaren Banaketa Sarea" proiektuari dagozkion instalazioetarako baimena eta administrazio baimena.

Instalazioaren ezaugarriak:

1.-APA/MPA erregulazio eta neurketa estazioa, lur gainekoa, AR-04 armairu barnekoa, kanpo-aldeko hesi metalikoarekin, Murchante herriaren hegoaldean paratzekoa, hirigunetik 200en bat metrotara, Badinako bidearen inguruetan, Murchanteko Udalaren jabetzako 1746 lurzatian.

Sarrerako gehienezko presioa 16 bar-ekoa da eta irteerakoa, berriz, 0,150 bar-ekoa, 2.500 Nm/h-ko edukiera nominalarekin; erregulazio osoko linea bat eta bigarren mailako beste bat izanen ditu, bakoitza 2.500 Nm/h-ko edukierakoa.

2.-PE 100 eta PE 80 polietilenoko banaketa sarea, SDR motakoa, edo SDR 17,6 motakoa, UNE 53333/90-en araberakoak, 67, 110, 160, 200, 250 m., lurperatua, 18.075 metro luzekoa.

-Proiektaturiko kanalizazioan egiteko hartuneak, banaketa-sarearen eta gasaren pasabidea erabiltzaileen harrera instalazioetara ixten duen giltza orokorraren artean.

Aurrekontua: aurrekontua zortziehun eta berrogeita lau mila eta hirurehun eta laurogeita bat euro eta sei zentimo da (844.391,06).

Egiteko epea: gasifikazioaren kanalizazioa 20 urtean egitekoa da, eta lehenbiziko urtean % 25eko zabalkundea espero da; urte horretan eraikiko da Erregulazio eta Neurketa Estazioa eta Banaketa Sare Oinarrizkoa.

Proiektuak trazaduraren eta lurzatien planoak berekin ditu, eta baita ondasun eta eskubide ukituen zerrenda zehatz eta banakatua ere.

Ukipen motak: proiektu honen eraikuntzatik eratorritako ukipenak honako hauek dira:

Finken ukipenak: instalazioaren titularra den Gas Navarra S.A.k dioenez saihesbide hori Buñuelgo industrialdearen eremuan eginen da, Nafarroako Gobernuaren jabetzakoa baita, eta industrialdea urbanizatzeko obrekin batera gauzatuko da. Beraz, ez dago ukituen zerrendarik, ez eta desjabetzapen espedienterik ere.

a) Bide zortasuna

Gasaren bide zortasun iraunkorra izanen da lurrazpian doazen hoditeriaren eta bestelako elementu osagarrien trazadura osoan, 3 m-ko zabaleran.

Zortasun horrek debeku hauek dakartza: goldaketa edo indusketa lanak egitekoa 50 cm baino sakonago. Zurtoin garaiko zuhaitz edo zuhaixkak landatzekoa. Ezin da inolako eraikuntza ez eraikinik egin Administrazioaren baimenik gabe, langileak eta behar diren elementuak sartzen ahal dira instalazioak zaindu, mantendu, konpondu edo berriztatzeko.

b) Aldi baterako okupazioa:

Aldi baterako, obrek iraun artean, eta 3 eta 10 metro zabal bitarteko lur zerrenda okupatuko da trazadura osoan, proiektuan zehaztu eremuan obrak egin behar direlako, haiek dirauten bitartean.

c) Behin betiko okupazioa:

Ezinbestekoa da jabari osoko okupazioa zenbait lurretan, honetarako: Balbulak (4 m2).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bereziki lurren jabeek eta proiektuak ukitzen dituen gainerako titularrek hura azter dezaten Industri Segurtasunerako Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1-5. solairua. Han berean egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezteko aukera izanen da, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bederatzian.-Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

MURCHANTEKO (NAFARROA) GAS NATURALAREN INSTALAZIOAK EGITEKO BAIMENAREN PROIEKTUA

Ondasun eta eskubide ukituak

MURCHANTEKO UDALERRIA

MU-100 Murchanteko Udala 2 4 50 0 0 33 3 1746 Lurzorua

Cofrete, 5. 31521 - Murchante (Nafarroa)

MU-101 Murchanteko Udala 231 462 925 1 4 0 - - Badinako bidea

Cofrete, 5. 31521 - Murchante (Nafarroa)

MU-102 Angeles Hernández Alava 0 0 765 0 0 0 3 710 Lurzorua

San Roque, 1. 31521 - Murchante (Nafarroa)

MU-103 Antonio Martínez Magaña 0 0 50 0 0 0 3 748 Lurzorua

San Isidro, 6. 31521 - Murchante (Nafarroa)

MU-104 Murchanteko Udala 75 150 225 1 4 0 - - Bajada Manantio kalea

Cofrete, 5. 31521 - Murchante (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: A0203895