52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

186/2002 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Castejongo hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, abenduaren 24ko 979/2002 Ebazpenaren bidez, "Castejongo hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen hamabost egunez bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe horretan ez da alegazio bat ere aurkeztu. Beraz bidezko da proiektua behin betikoz onestea.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8ko 407/1999 Foru Aginduaren bidez delegatu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Castejongo hondakin uren tratamendua" izeneko proiektua behin betikoz onestea eta aurkezturiko alegazioak Ebazpen honen azalpen zatian adierazi bezala ebaztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Castejongo herriko etxeko iragarki-oholean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Castejongo Udalari eta adieraztea gora jotzeko helegitea jartzen ahal duela Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 114.2, 115 eta 116. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hiruan.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A0203850