46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2002. urteko lan eskaintza publikoa

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, bi mila eta biko apirilaren hiruan, xedapen hau eman zuen:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 21. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeari buruzko Erregelamenduko 3. artikuluan, Udalaren egungo plantilla organikoan eta bat datozen xedapenetan ezarriarekin bat, Iruñeko Udalaren 2002ko lan eskaintza publiko hau onestea xedatu dut:

Kontabilitateko arduradun 1 (Ekonomia Alorra).

Erdi mailako graduatu 1, Ondarea eta Erosketak (Ekonomia Alorra).

Idazkari nagusi 1 (Funtzio Publikoko Alorra).

Kudeaketa Zuzeneko Zerbitzuaren Bulegoko arduradun 1 (Funtzio Publikoko Alorra).

Erdi mailako graduatu 1, bateraezintasunekoa (Funtzio Publikoa).

Reprografiako Ofizial 1 (Funtzio Publikoa).

Erdi mailako graduatu 1, bateraezintasunekoa (Funtzio Publikoa).

3 udaltzain-ofizial (Hiritarren Babeserako Alorra).

32 udaltzain (Hiritarren Babeserako Alorra)."

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0203763