46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ARAKIL IBARRA

Urritzolako ur-sareko, saneamenduko eta zoladurako obren esleipena. Eskabideak aurkezteko epea luzatzea

2002ko martxoaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkia dela eta, obrak lehiaketa bidez esleitzeko, Udal honek erabaki du Urritzolako ur-sareko, saneamenduko eta zoladurako obren proiekturako lizitazioak aurkezteko epea 2002ko maiatzaren 10eko 15 orduak arte luzatzea.

Proiektua eta baldintza plegua: Udal honetan.

Lizitazioaren hasierako prezioa: euroak 291.536,24.

Arakilen, bi mila eta biko apirilaren hiruan. Alkatea, Carlos Iribarren.

Iragarkiaren kodea: A0203626