46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ E L A

Lurzatia enkantean, etxebizitzetarako erabil dadin

Datorren maiatzaren 3an, gaueko bederatzietan, enkante publikoa eginen da Iruñelako Kontzejuko bilkura aretoan, Deierriko Udal Planeko AA-17 jarduketa unitatea osatzen duen 33. poligonoko 3. hiri lurzatia adjudikatzeko, etxebizitzak egiteko erabil dadin. Lurzati hori Iruñelako Kontzejuaren mugapean dago eta 1.098 metro karratu ditu guztira. Enkantea ahozko posturen bidez eginen da. Baldintzak Kontzejuko idazkaritzan daude ikusgai.

Iruñelan, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian. Kontzejuko burua, Ignacio Atondo Albeniz.

Iragarkiaren kodea: A0203544