46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Kontribuzioa eta zerga bateratuak. 2002ko lehen seihilekoa

Dirubilketaren erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2002ko maiatzaren 24an amaituko dela borondatezko epea, 2002ko lehen seihileko kontribuzioa eta zerga bateratuak direla eta igorritako kuotak ordaintzeko.

Horiek ondokoetan ordaindu ahalko dira: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea-Nafarroako Kutxaren, Banco de Santander Central Hispano-BSCHren, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria-BBVAren eta Banco Vasconiaren edozein bulegotan, betiere, dagokien ordainagiria aurkeztu eta gero.

Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian. Alkatea, eginkizunetan, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: A0203484