III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G O I Z U E T A
Ohian enkantea
Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako ohian aprobetxamendu hau saltzeko:
Lotea: Zumarrenea parajean, 1.305 pinu insignis ale, 2354,06 metro kubiko egiten dutenak.
Mozketa modua: matarrasa
Hasierako prezioa: 134.407,76 euro (BEZa kanpo).
Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabostgarren egun baliodunaren ondorengo asteleheneko eguerdiko ordu bata arte.
Eskaintzak aurkezteko epea bukatu, eta ondoko ostiral balioduneko eguerdiko ordu batean irekiko dira proposamenak.
Epe horietako bat egun baliogabe batekin tokatzen bada, hurrengo egun baliodunera arte atzeratuko da, ordu berean.
Proposamenekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:
-Enpresaren sailkapen agiria.
-Hasierako prezioaren % 2 fidantzatako jarri izanaren ordezkagiria.
-Proposamen ekonomikoa
Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude.
Goizuetan, bi mila eta biko martxoaren hogeian. Alkatea, María Pilar Untxalo Salaberria.
Iragarkiaren kodea: A0203483