46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Ohian enkantea

Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako ohian aprobetxamendu hau saltzeko:

Lotea: Okillegiko Makoa parajean, 757 pinu insignis ale, 1.295,98 metro kubiko egiten dutenak.

Mozketa modua: matarrasa

Hasierako prezioa: 72.437,67 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabostgarren egun baliodunaren ondorengo asteleheneko eguerdiko ordu bata arte.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu, eta ondoko ostiral balioduneko eguerdiko ordu batean irekiko dira proposamenak.

Epe horietako bat egun baliogabe batekin tokatzen bada, hurrengo egun baliodunera arte atzeratuko da, ordu berean.

Proposamenekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

-Enpresaren sailkapen agiria.

-Hasierako prezioaren % 2 fidantzatako jarri izanaren ordezkagiria.

-Proposamen ekonomikoa

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude.

Goizuetan, bi mila eta biko martxoaren hogeian. Alkatea, María Pilar Untxalo Salaberria.

Iragarkiaren kodea: A0203482