46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Aurrekontuko 1/01 aldaketa

2001eko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia sortzeko expedientea. Hasierako onarpena.

Goizuetako Udalak, idazkari-kontu hartzailearen txostena ikusirik, 2002ko martxoaren 20an ospatutako osoko bilkuran, 2001eko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu bereziak sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da udal idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da martxoaren 10eko Toki Ogasunak arautzen dituen 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek, eta uztailaren 2ko Nafarroako Administrazio Publikoak arautzen dituen 6/1990 Foru Legearen 286. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, bi mila eta biko martxoaren hogeian. Alkatea, María Pilar Untxalo Salaberria.

Iragarkiaren kodea: A0203479