46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Oltza Zendeako Udalak, bi mila eta biko martxoaren zazpian egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Ikusirik Arau Subsidiarioetan Ororbia ukitzen duen aldaketa puntualari buruzko espedientea, Oltza Zendeako Udalak sustatua, Ororbian Hirilurreko ondasunen katastroko 3. poligonoko 421. lurzatia dotazioko lurzoru gisa kalifikatzearren.

Ikusirik Hirigintza Batzordeak 2002ko martxoaren 4an emandako irizpena, aurkeztutako aldaketaren alde agertzen dena eta Udalaren osoko bilkurari hasiera batez onesteko proposamena egiten diona.

Hau erabaki da, erabateko gehiengoaz:

1.-Hasiera batez onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, Ororbiako Hirilurreko ondasunen katastroko 3. poligonoko 421. lurzatiari dagokiona.

2.-Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia ezarrita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.-Erabaki hau jakinaraztea Ororbiako Kontzejuari, entzunaldia emateko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115.2 artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da behar diren ondorioak sor ditzan.

Oltzan, bi mila eta biko martxoaren zortzian. Alkatea, Miriam Berástegui.

Iragarkiaren kodea: A0202851