46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Bake epailearen ordezkoaren hautapena

Herri honetako bake epailearen ordezkoak karguari uko egin baitio, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat, hamabost eguneko epea ezarri da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu Erregelamenduak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bilduz, interesaturik dagoen orok eskabidea aurkez dezan Udalaren erregistro orokorrean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Orkoienen, bi mila eta biko martxoaren hamaikan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0202850