46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Comarca 1 industrialdeko handipenaren xehetasun azterlaneko aldaketa, P1 lurzatiari dagokiona, hasiera batez onetsirik

Orkoiengo Udaleko alkateak, 2002ko martxoaren 6an eman ebazpenaz, hasiera batez onetsi zuen Comarca 1 industrialdeko handipenaren xehetasun azterlaneko aldaketa, P1 lurzatiari dagokiona, Zunzarren Pintura Publicitaria, S.A.k sustatua, Javier García Barberena arkitektoak prestatu agiriari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluarekin bat, jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren bulego orokorretan, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, bi mila eta biko martxoaren seian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0202849