46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Basaburuko Udalak, 2002ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udabeko 1. poligonoko 26. lurzatiaren xehetasun azterlana, Javier Hernández Goñik sustatua eta Daniel Fernández León eta Vicente Vitoria Mangado arkitektoek prestatua, 2001eko ekainaren 14an ikus-onetsia. Helburua da familia bakarreko etxebizitza eraikitzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak egin ahal daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatuarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Basaburuan, bi mila eta biko martxoaren zortzian. Alkate udalburua, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0202845