46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

120. lurzatiko UC11 MA unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko alkate udalburuak, martxoaren 11ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Arangurengo Hirigintzako Udal Arauetako 120. lurzatiko UC11 MA unitatearen (Mutiloagoiti) xehetasun azterlana, Gasti Promociones y Servicios, S.L.k sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoa betez. Interesatuek hamabost eguneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, espedientea aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Mutiloabeitin, bi mila eta biko martxoaren hamaikan. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0202826