46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

175/2002 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana. Honen bidez baimena ematen da Foru Komunitateko ikastetxe publikoek mintzapraktikako laguntzaileak eskatzeko deialdia egin dadin, 2002/2003 ikasturterako.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak mintzapraktikako laguntzaileendako beken deialdia egin du aurreko urteetan, curriculumean ikasten den atzerriko hizkuntzaren ahozko eta komunikaziozko alderdiak hobetzeko.

Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan adierazi premiazkoa dela Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetarako mintzapraktikako laguntzaileen programan parte hartzeko deialdia argitaratzea, 2002/2003 ikasturteari begira.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2002/2003 ikasturterako ingeles, frantses eta alemaneko mintzapraktikako laguntzaileak eskatzeko arauak ezartzen dituen deialdia onestea.

2. Deialdi hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean lehenbailehen argitaratzeko agindua ematea.

3. Ebazpen hau igortzea Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Unitate Teknikora eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamalauan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

IKASTETXE PUBLIKOEK MINTZAPRAKTIKAKO LAGUNTZAILEAK ESKATZEKO DEIALDIA. 2002-2003 IKASTURTEA

1.-Deialdiaren helburua.

Nafarroako Gobernuaren mintzapraktikako laguntzaileen programaren asmoa da atzerriko hizkuntzetako irakasleei lana erraztea, hizkuntza horien komunikazioko alde nagusiak lantzea eta kulturen arteko harremana indartzea. Mintzapraktikako laguntzaileak haien sorterriko kultura eta bizimodura hurbiltzeko bide bat dira, eta hizkuntzak ikasteko motibazioa handitzen duten faktoreetako bat.

Deialdi honen bidez ikastetxe publikoei aukera eman nahi zaie ingeles, frantses edo alemaneko mintzapraktikako laguntzaile bat hartzeko hautagai gisa ager daitezen, 2002/2003 ikasturteari begira.

2002-2003 ikasturtean mintzapraktikako laguntzaile izateko gehienez ere 42 bekatarako deialdia egin da. Orientazio gisa, honela banatuko dira:

-Ingeleseko mintzapraktikako laguntzaileentzat 36.

-Frantseseko mintzapraktikako laguntzaileentzat 5.

-Alemaneko mintzapraktikako laguntzaileentzat 1.

2.-Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan mintzapraktikako laguntzaile bat eskatzen ahal dute Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuek eta Bigarren Hezkuntzako institutuek.

3.-Mintzapraktikako laguntzaile lanpostuaren baldintzak.

Mintzapraktikako laguntzailearen eginkizunak, funtsean, honako hauek dira:

a) Atzerriko hizkuntzaren titularrari mintzapraktikako klase praktikoetan laguntzea.

b) Ikasleen hizkuntz trebakuntzan parte hartzea.

c) Mintzapraktikako laguntzaileek, hizkuntz gelan eginen duten lanaz gainera, beste jarduera batzuetan ere parte har dezakete, esate baterako:

-Trukeak (truke-kideak bilatu, harremanetan jarri).

-Europako proiektuetan parte hartu (Comenius).

-Eskolaz kanpoko jarduerak.

-Irakasleei lagundu (mintzapraktika taldeak).

-IGEekin elkarlanean aritu.

Ikastetxe bakoitzak erabaki beharko du ikasleekin zenbat ordu arituko diren, zer ordutegi izanen duten eta ikasleei zer laguntza mota emanen dieten, kontuan harturik laguntzailearen lana, batik bat, ikasleekin irakasle titularraren laguntzaile gisa aritzea dela.

Halaber, ikastetxe bakoitzak mintzapraktikako laguntzailea esleitzen ahalko du ikasleek egiten dituzten berariazko programetarako, hots, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak sustatu eta interes berezikoak direnetarako (Urrutiko Hizkuntz Eskola Ofizialaren Programa eta Ingelesa Lantzeko Programa).

Nolanahi ere, mintzapraktikako laguntzailearentzat ezarritako ordutegiaren eta garrantzizkoa den edozein gorabeheraren berri eman beharko zaio Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuari.

4.-Lanaldia, oporrak eta baimenak.

Mintzapraktikako laguntzaileak Nafarroako Gobernuaren bekadunak izanen dira 2002ko urriaren 1etik 2003ko maiatzaren 31ra arte. Oro har, esleitzen zaien ikastetxean (edo ikastetxeetan) 14 orduko lanaldia izanen dute, eta horietako gehienak ikasleari laguntza zuzena emateko izanen dira.

Mintzapraktikako laguntzailearen oporraldia, Departamentuak laguntzailearen destinoko ikastetxerako onesten duen egutegiko berbera izanen da. Lanaldi batetik gorako baimenak idatziz eskatu beharko dira, aldez aurretik behar den denboraz, departamentuburuaren edo hizkuntzako irakasle titularraren bitartez, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuan.

5.-Eskariak aurkezteko modua eta epea.

Mintzapraktikako laguntzaile bat eskatu nahi duten ikastetxeek eranskineko ereduaren araberako eskabidea aurkeztu behar dute Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuari zuzendurik. Eskabideak beste bide hauen bitartez ere igortzen ahalko dira: postaz (Santo Domingoko Aldapa, z.g. - 31001 Iruña), faxez (+34/948/426052 eta +34/948/426615), posta elektronikoz (eechenie@pnte.cfnavarra.es), G.A.P.L.aren 59. artikuluaren arabera onartzen den beste edozein bide erabiliz.

Eskabideak aurkezteko epea 2002ko maiatzaren 18an bukatuko da.

6.-Hautaketa eta baremazioa egiteko batzordea.

Eskabideak batzorde batek aztertu eta barematuko ditu. Batzordeburua Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuko zuzendaria izanen da, edo hark bere ordez jartzen duen pertsona. Zerbitzu horretako langileek osatuko dute batzordea.

Honako irizpide hauen arabera baloratuko dira eskabideak:

a) Ikastetxeko ikasleen egoera sozioekonomikoa: 2 puntu gehienez.

b) Ikastetxea nekazaritzako ingurunean egotea: 2 puntu gehienez.

c) Ikastetxean matrikulatutako ikasleen kopurua: puntu 1 gehienez.

d) Aurreko ikasturtean mintzapraktikako laguntzailerik ez izana: 1,5 puntu gehienez.

e) Ikastetxea eskualdeko herri nagusian egotea: 0,5 puntu gehienez.

f) Ikastetxeak parte hartu izana Hezkuntza eta Kultura Departamentuak bultzatuta egiten den atzerriko hizkuntzak sustatzeko programaren batean: puntu 1 bitarte.

g) Eskabide proiektua: 2 puntu.

7.-Ebazpena eta esleipena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ekainaren 10a baino lehen ebatziko du deialdi hau, eta argitara emanen du, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki-oholean eta web orrian, aukeratutako ikastetxeen zerrenda, bai eta erreserban geratzen direnena eta baztertuena ere, arrazoiak erantsirik.

Hautagai diren ikastetxeek behin-behineko ebazpenaren aurka erreklamazioak aurkezten ahal dituzte hamar egun naturaleko epean, jendaurrealdiko datatik hasita.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du mintzapraktikako laguntzaileak ikastetxeei esleitzeko Ebazpena. Horretan zehaztuko da:

a) Ikastetxe hautatuen zerrenda, lehentasunen arabera emana.

b) Hautatu ez eta erreserban utzi diren ikastetxeen zerrenda, beheranzko hurrenkeran emana.

c) Baztertutako ikastetxeen zerrenda, arrazoia zein izan den erantsirik.

Mintzapraktikako laguntzaileak ikastetxe bakar bati esleitzen ahal zaizkio edo biri, gehienez; azken kasu horretan, ikastetxeek elkarren artean koordinatuta erabakiko dute laguntzaileak ikastetxe bakoitzean eginen duen denbora.

8.-Laguntzaileen ebaluazioa.

Mintzapraktikako laguntzaileek ikastetxeko egonaldia bukatutakoan, ikastetxeek txosten bat aurkeztuko dute laguntzailearen lana azaltzeko. Txosten hori Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura bidaliko da, 2003ko ekainaren 30a baino lehen.

9.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta ondoriozkoak diren egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Mintzapraktikako laguntzaileen eskaera. 2002-2003 ikasturtea

1.-Ikastetxea:

Legezko izena

Herria

Helbidea

Zuzendaria

Mintegia

Harremanetarako pertsonaren izen-deiturak

Ikastetxean duen kargua eta titulua

Telefonoa ............................ Faxa

Posta elektronikoa ............................

2.-Laguntzaileak zein adinetako ikasleekin lan egitea nahi da?

f 3 urtetik 6 urte artekoak

f 6 urtetik 11 urte artekoak

f 11 urtetik 16 urte artekoak

f 16 urtetik 19 urte artekoak

3.-Ikastetxea zein kategoriatakoa da?

f Lehen Hezkuntza

f DBHI

f BHI

4.-Ikastetxeko ikasle guztien kopurua:

5.-Frantseseko ikasleen kopurua:

1. hizkuntza ....................................... 2. hizkuntza

6.-Ingeleseko ikasleen kopurua:

1. hizkuntza ....................................... 2. hizkuntza

7.-Alemaneko ikasleen kopurua:

1. hizkuntza ....................................... 2. hizkuntza

8.-Frantseseko irakasleak guztira:

Ingeleseko irakasleak guztira:

Alemaneko irakasleak guztira:

9.-Ikastetxearen berezitasunak (nekazaritzako eskualdea, andegatua, ikasleen maila sozioekonomikoa, gutxiengo etnikoak, ikasketa premia bereziak dituzten ikasleak.)

10.-Non dago kokatua ikastetxea?

f Hiria

f 50.000 biztanletik 100.000ra arteko herria

f 10.000 biztanletik 50.000ra arteko herria

f 10.000 biztanle baino gutxiagoko herria

11.-Ostatua: ostatu hartzeko laguntzaren bat ematerik baduzue? (pentsioen, hotelen, partikularren helbideak, aurreko urteko laguntzailearen helbidea).

12.-Garraio publikoaren bidez ikastetxera iristerik badago?

f Bai Nola?

f Ez

13.-Honako lan hauetatik zein eskatuko zaio egitea laguntzaileari? (laukitxo bat baino gehiago marka daiteke).

f Ikasleen mintzatzeko gaitasuna hobetzea.

f Hizkuntzen irakaskuntza teknologia berrien bidez.

f Ikastetxean Europarekikoak sartu/lantzea (programa europarrak, trukeak).

f Laguntzaileak bere herriaren egoera soziokulturalaren berri ematea.

f Hizkuntzarekin loturiko eskolaz kanpoko jarduerak antolatzea (antzerkia, aldizkariak, festak...).

f Irakasleentzako laguntza (mintzapraktika).

f IGEekin elkarlanean aritzea.

f Beste batzuk

14.-kastetxeak parte hartu al du inoiz Europako Komunitateko programaren batek finantzatutako jardueraren batean?

f Bai

f Ez

Erantzuna baiezkoa bada, adieraz ezazu programaren izena, jarduera eta zein urtetan egin zen.

15.-Eskatzen den mintzapraktikako laguntzailea:

f Frantseserako

f Ingeleserako

f Alemanerako

16.-Ikastetxeak izan du 2001-2002 ikasturtean laguntzailerik?

f Bai

f Ez

17.-Ikastetxean izanen den mintzapraktikako laguntzailearen arduradun/tutorearen izena eta kargua

18.-Mintzapraktikako laguntzaileak izanen dituen ikasleak zein kurtso eta mailatakoak diren

19.-Ikastetxeak bere proiektua gauzatzeko beharrezkotzat jotzen duen asteko ordu kopurua

20.-Laguntzaile bat eduki nahi izateko arrazoiak zein dira?

Azal itzazu helburu pedagogikoak eta eman laburki ikastetxeak izatea espero duzun onura (10 lerro)

Zuzendaria:

................... ikastetxeko ................ jaunak/andreak eskatzen du ................eko mintzapraktikako laguntzaile bat eslei dakiola 2002/2003 ikasturterako.

..........n, 2002ko ........aren ..........n.

Iragarkiaren kodea: a0202959