46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

AR-2 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak AR-2 unitatea urbanizatzeko proiektua onetsi zuen behin betikoz, 2001eko azaroaren 22ko osoko bilkuran.

Fernando Lana Guembe jaunak, Agrupación Nekeas ordezkatuz, ondoko proposamena aurkeztu zuen osoko bilkuran. Bertaratutako zinegotziek, bozketa egin ondotik, aho batez onetsi dute. Hona hemen:

AR-2 unitateko Konpentsazio Batzordeak espedientea abiarazi zuen, Udalari urbanizazio proiektua onets dezan eskatzeko. Helburua: behar diren urbanizazio lanak egitea, lurzatiak orube bihurtzeko, Obanosko Udalak, 2001eko maiatzaren 29an, behin betikoz onetsitako plan partzialean aurreikusi bezala.

Udalak, 2001eko ekainaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen AR-2 banaketa eremuko urbanizazio proiektua, eremu horretako Konpentsazio Batzordeak sustatua. Espedientea jendaurrean egon zen hamabost egunez, iragarkiak argitaratu baitzen bai 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko abuztuaren 31n, bai Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan bai Udalaren iragarki oholean. Jendaurreko epe hori aurtengo irailaren 18an bukatu zen, alegaziorik gabe bukatu ere.

Horrenbestez, eta ikusirik espedienteko txostenak nahiz Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen 99, 119 eta 120. artikuluetan zehaztutako guztia.

Ondokoa erabaki da:

1. Behin betikoz onestea AR-2 banaketa eremuko urbanizazio proiektua, unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua, hasierako onespenean eskatu ziren agiriak erantsiz.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da eta interesatuei banan-banan jakinaraziko, zer errekurtso jartzen ahal den zehaztuz.

3. Behin betiko onespenaren erabakia Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentura igorriko da.

Obanosen, bi mila eta biko martxoaren lauan. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: A0202778