46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

HAPOko 2. banaketa eremuko U.E.2. exekuzio unitatearen (Oncineda alderdia) Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2001eko azaroaren 22ko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen Lizarrako HAPOko 2. banaketa eremuko 2. exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuetarako eta jarduketa oinarrietarako proiektua, Sevimer Pamplona S.L. enpresak sustatua. Onespen horren bidez jabe guztiak konpentsazio araubidean sartu dira zuzenean.

Era berean, ukitutako lurren jabeek Konpentsazio Batzordea eratu beharko dute, eskritura publiko bitartez, hiru hilabeteko epean.

Lizarran, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0202777