46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Herri lurzatien aprobetxamendua

Vianako Udalak, 2002ko martxoaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen 15 eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eskubidea dutela uste duten herritarrek Sotoko (31. poligonoko 6, 9, 10, 11, 13, 23, 30, 40, 42, 43, 45 eta 53. lurzatiak) laborantzako herrilurren eskaria egin dezaten, lehentasuneko herritarrendako aprobetxamenduan edo zuzeneko esleipenean, dagokienaren arabera, adjudikazio epetik geratzen den aldirako eskatu ere. Eskaria eredu ofizialean egin beharko dute eta hura udal idazkaritzan emanen zaie.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 181. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Vianan, bi mila eta biko martxoaren bostean. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0202773