46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

Eskumen eskuordetuak

Murillo el Cuendeko Udalak, 2002ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen aho batez:

1. Baliorik gabe utzi da Udalaren 1991eko azaroaren 7ko erabakia, Arradako Kontzejua eskuordetu zuena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea indarrean sartu aurretik Kontzeju horri zegozkion eskumen guztietarako.

2. Udalak berriz hartuko ditu 1991eko azaroaren 7ko udal erabakiaren ondorioz Arradako Kontzejuak orain arte izan dituen eskumen guztiak, izan ere Udalaren eskumenekoak baitira, bai toki araubideari buruzko Estatuko oinarrizko legeei bai Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari jarraikiz.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Arradako Kontzejura igorriko.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Murillo el Cuenden, bi mila eta biko otsailaren hogeita seian. Alkate Udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0202630