46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Hirigintzako Planeko 5. eremuko UE 5.2. unitatearen xehetasun azterlana, Talluntxe industrialdean, Indoorkart Pamplona-k sustatua. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko martxoaren 5eko bilkuran eta bertaratutako guztiak ados egonik, behin betikoz onetsi zuen Noain-Elortzibarko Hirigintzako Planeko 5. eremuko UE 5.2. unitatearen xehetasun azterlana, Talluntxe industrialdean, Indoorkart Pamplona-k sustatua. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igorriko.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko martxoaren seian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0202629