46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ofizial tekniko elektrizista izateko lanpostu huts bat, C mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bukatutzat ematen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ofizial tekniko elektrizista izateko lanpostu huts bat, C mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bukatutzat eman du. Raúl Zunzarren Aberásturi jaunari 4911 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu zaio, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta Iruñean aritzekoa, aurkeztu diren hautagaien artetik deialdiko probak gainditu baititu.

Deialdia 2001eko 129. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 22an.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hemezortzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0203151