46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Lerrokaduren azterlana, Alberto Goñi Veintemilla jaunak sustaturik eta Zuluetako 18. lurzatiko bi etxibizitzetarako. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko martxoaren 5eko bilkuran eta bertaratutako guztiak ados egonik, hasiera batez onetsi zuen Zuluetako katastroko 18. lurzatiko lerrokaduren azterlana, Alberto Goñi Veintemilla jaunak sustatua.

Era berean, erabaki hau jendaurrean egonen da hamabost egunez erreklamazioak aurkez daitezen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko Seigarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoari jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko martxoaren seian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0202628