46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planean behin betiko onetsitako urbanizazioari eta etxegintzari buruzko ordenantzen eranskina. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko martxoaren 5eko bilkuran eta bertaratutako guztiak ados egonik, aipatu ordenantza behin betikoz onestea erabaki zuen bai eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratzea ere.

Hona hemen eranskina:

Lurzoruaren udal aprobetxamenduak kalkulatzeko balorazio ponentzia.

Erreferentziatzat hartuko da babes ofizialeko etxebizitza eta hari aplikatzen ahal zaion lurzoruaren eragina.

Moduluaren prezioa, eraikitako metro karratu bakoitzeko, 691,16 eurotan jar badaiteke, lurzoruaren eragina urbanizazioa ezin da izan ehuneko 17,5tik goitikoa, hau da, 120,95 eurotik goitikoa.

Lurzoruaren eragina urbanizazio-zamaren ehuneko 60koa bada, honelakoa izanen da aprobetxamendua metro karratu bakoitzeko:

120,95x0,6x0,1 = 7,25 euro.

Balorazio proposamen honi erantsia:

Lurzoru libre pribatua honela kalkulatuko da: 7,25 x 0,4.

Orobat, Noain-Elortzibarko Hirigintzako Udal Planeko koefiziente homogeneizatu guztiak aplikatuko dira.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko martxoaren seian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0202627