46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R A Ñ E T A

Irañetako hondakin-urak arazteko proiektuaren behin betiko onespena

Irañetako Udalak ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, 2002ko otsailaren 28ko osoko bilkuran:

Irañetako Udalak Irañetako hondakin-urak arazteko proiektua onetsi zuen hasiera batez, eta ukitutako ondasun nahiz eskubideak desjabetzeko prozedura abiarazi zuen, 2001eko urriaren 8an. Orobat, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jarri zituen jendaurrean hamabost egunetarako.

Epe horretan zenbait alegazio jaso zen, honen bidez erantzunen direnak.

Horrenbestez, eta aurkeztu alegazioak ebatzitakoan, Udalak, osoko bilkuran eta bertaratutako guztiak ados egonik, ondokoa erabaki du:

1.-Behin betikoz onestea Irañetako hondakin-urak arazteko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Aurkeztu alegazioak erabaki honen azalpen-zatian adierazi bezala ebatzi dira. Okupazioa erabilera publikokoa eta premiazkoa dela aitortzea onespenarekin batera eta berez dator.

2.-Horretarako eskumenak baititu, Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasun eta eskubideen presako deklarazioa, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan eta ondokoetan aurreikusitako ondorioak sor ditzan.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietako batean argitaratzea, Udalaren iragarki oholean paratzea eta ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Irañetan, bi mila eta biko martxoaren batean. Alkatea, Pedro Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: A0202626