46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 28an emandako 5704 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 98-3802 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, María Pilar García Elizalde andreak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1997ko abenduaren 1ean agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (6623/97 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5704 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna. Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 98-3802 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Pilar García Elizalde andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1997ko abenduaren 1ean agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (6623/97 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun baten munta ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka. Zorraren munta 19.509 pezetakoa da, honela banakatuta: printzipala, 16.000 pezeta; munta horren 100eko 20, premiamenduagatiko errekarguagatik, 3.200 pezeta, gehi berandutzagatiko korrituak, 309 pezeta (6623/97 zenbakiko zehapen-espedientea). Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Auzitegi honetako lehendakariaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zaio aipatu udalari, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziatua igor dezan, harekin batera bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak erantsiz, eta, egoki jotzen badu, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak ere igor ditzan; udalak bi betebehar horiek bete ditu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udalak premiamenduzko prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Udalak premiamenduzko prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan. Gaia argitzeko esan behar da auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Dirubilketari buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) ordainketa; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren arauzko jakinarazpenik eza; e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiriaren edo agiriaren formazko akatsa; eta f) premiamendu-probidentziarik eza. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta, ikusi ahal izan dugu kasu honetan Erregelamenduko 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian jasotako kasua gertatu dela, Administrazioak igorritako dokumentazioan ez baitago jasota zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaionik interesdunari, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 59. artikuluetan jasotzen den bezala. Hain zuzen ere, ezin da zehazki jakin zein egunetan saiatu zen jakinarazten interesdunaren helbidean; "uko eginda" hitzak baizik ez dira ageri, baina ez da inon jasota geratu nork egin zion uko jakinarazpenari; hau da, aipatu legearen 59.2 artikulua urratu da, hartan exijitzen baita interesduna edo haren ordezkaria izatea, tramitea betetzat joko bada.

Horri buruz, besteak beste, Auzitegi Nagusiaren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak aipatu daitezke (-R. Ar. 7262 eta 7277-, hurrenez hurren): "Prozesatzeko edo prozedurazko lege guztiek erabaki-organoaren eta auzi bateko aldeen arteko komunikazio egintzen (jakinarazpenak, errekerimenduak eta beste) inguruan jarritako tresna eta berme guztiek helburu eta izateko arrazoi bera dute: bermatzea benetan ezagutzaren partaidetza hori gauzatu dela edo, fikzio juridikoa eginez, hura inguruabar jakin batzuetan gertatu dela. Kopia edo eskualdatzearen ematea, jasotzen duenaren sinadura, haren nortasuna edo ediktuen argitaratzea, besteak beste, kanpoko zeinu materialak baizik ez dira, eta nolabait ere ezagutze bat adierazi edo aurresuposatzen dute; defentsarako eskubiderako hori berezkoa denez, ahal diren berme guztiak jarri beharko dira".

Bestalde, zehatzeko ekintza preskribituta zegoen, eta Administrazioaren arioz aplikatu behar zen; izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz zehaztu duenez, "ezin zaizkie preskripzioaren etete-ondorioak eman formazko akatsak dauzkaten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtso hau baiestea eta hemen aurkaturiko probidentzia deuseza eta indarrik gabekoa dela deklaratzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Bidezkoa dela baiestea eta baietsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten zorra betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa (6623/97 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urriaren 18an emandako 4896 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-4846 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Margarita Ibáñez Irigoyen andreak jarritakoa, tiketik edo egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen ebazpenaren aurka (23025/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4896 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-4846 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Margarita Ibáñez Irigoyen andreak jarri du errekurtso hori, tiketik edo egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen ebazpenaren aurka. (23025/99 zenbakiko udal espedientea)

Egitezko aurrekariak:

1. Margarita Ibáñez Irigoyen andreak, 1999ko irailaren 27an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ez tiketik ez egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen ebazpenaren aurka (23025/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez dira bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak -maiatzaren 24ko 173//1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz-. Horrenbestez, 1999ko abenduaren 23ko probidentziaren bitartez -urte bereko abenduaren 29an jakinarazi zen-, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 1999ko abenduaren 23ko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko abenduaren 17an emandako 5847 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-0662 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Tomás Olaverri Villanueva jaunak jarritakoa, aretxeki pikatuko lagin batean aditibo eta zerriki gehiegi aurkitzeagatik 1999ko abenduaren 23an Iruñeko udaleko Ingurumen eta Osasun zinegotzi delegatuak emandako ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5847 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Gabriel Casajús Gavari jauna. Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamazazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-0662 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Tomás Olaverri Villanueva jaunak jarri du errekurtso hori, aretxeki pikatuko lagin batean aditibo eta zerriki gehiegi aurkitzeagatik 1999ko abenduaren 23an Iruñeko udaleko Ingurumen eta Osasun zinegotzi delegatuak emandako ebazpenaren aurka.

Egitezko aurrekariak:

1. Tomás Olaverri Villanueva jaunak, 2000ko urtarrilaren 27an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen aretxeki pikatuko lagin batean aditibo eta zerriki gehiegi aurkitzeagatik 1999ko abenduaren 23an Iruñeko udaleko Ingurumen eta Osasun zinegotzi delegatuak emandako ebazpenaren aurka.

2. Errekurtsogileak berak, 2000ko ekainaren 1ean, aurkeztutako errekurtsoan atzera egiteko idatzia aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen garapen partzialerako 19. 1. artikuluan ezari denaren arabera, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak horri eman dion idazkuntzan, "errekurtsogileak uko egin diezaioke errekurtso bati, edozein bitarteko eraginkorren bidez eta prozeduraren edozein unetan, baldin eta ebazpena eman aurretik bada".

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Tomás Olaverri Villanueva jaunak Iruñeko Udaleko Ingurumen eta Osasun zinegotzi delegatuak 1999ko abenduaren 23an emandako ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoan atzera egin duela jotzea, prozedura hori bukatu dela deklaratzea eta espedientea artxiba dadin agintzea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 13an emandako 5448 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-2933 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Luis Alberto Santos Moral jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (6214/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5448 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna. Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-2933 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Luis Alberto Santos Moral jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (6214/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun baten munta gehi errekarguko 100eko 20 ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (erreferentziako zehapen espedientea). Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honetara bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen, eta haiekin batera aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere aurkeztu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udalak premiamenduzko prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Gaia argitzeko esan behar da auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) ordainketa; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren arauzko jakinarazpenik eza; e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiriaren edo agiriaren formazko akatsa; eta f) premiamendu-probidentziarik eza. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta, hona ondorioa: ez da gertatu erregelamenduko 99.1 artikuluan aurreikusitako kasuetako bakarra ere. Zehapenaren ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, eta haren aurkako 3326/99 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen (hura ezetsi egin zen 1999ko azaroaren 16an Auzitegi honek emandako 13.721 ebazpenaren bitartez). Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legeko 339.1 artikuluan eta Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakiak aurkatzeari buruzko egungo arauak ezarri zituen maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuko 8.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, gora jotzeko errekurtso bat aurkezteak ez du aldarazten Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien araubidea; hain zuzen ere, araubide hori aplikatzekoak diren arau orokorrei egokituko baitzaie, eta ez du eteten aurkatutako egintza edo erabakiaren betetzea. Hori dela eta, premiamenduzko bidean zehapenaren kopurua ordainaraztea guztiz Zuzenbidearen araberakoa da. Beste alde batetik, ezin da ez da antzeman preskripzioa gertatu denik, zehapen prozedura gaizki tramitatzeagatik, ez ordainketaren gerorapenik edota prozedurazko akatsik ofizioz izan arren Auzitegi honek kontuan hartzeko modukoak. Horrenbestez, bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau ezestea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin da goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondoriozko zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 16an emandako 90 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3427 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Pedro María Lacunza Carballo jaunak jarritakoa, zirkulazio arauak hausteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen ebazpenaren aurka (28475 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"90 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Gabriel Casajús Gavari jauna. Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3427 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Pedro María Lacunza Carballo jaunak jarri du errekurtso hori, zirkulazio arauak hausteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen ebazpenaren aurka (28475 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Pedro María Lacunza Carballo jaunak, 2000ko maiatzaren 9an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen zirkulazio arauak hausteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen ebazpenaren aurka (28475 zenbakiko udal espedientea)

2. Ez dira bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak -maiatzaren 24ko 173//1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz-. Horrenbestez, 2000ko ekainaren 8ko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 2000ko ekainaren 8ko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 16an emandako 98 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3621 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jesús Asenjo Mendizábal jaunak jarritakoa, zirkulazio arauak hausteagatik Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoaren zati bat baiesten duen udal beraren 2000ko martxoaren 15eko ebazpenaren aurka (21875/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"98 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Gabriel Casajús Gavari jauna. Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3621 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Asenjo Mendizábal jaunak jarri du errekurtso hori, zirkulazio arauak hausteagatik Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoaren zati bat baiesten duen udal beraren 2000ko martxoaren 15eko ebazpenaren aurka (21875/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Jesús Asenjo Mendizábal jaunak, 2000ko ekainaren 8an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen zirkulazio arauak hausteagatik Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoaren zati bat baiesten duen udal beraren 2000ko martxoaren 15eko ebazpenaren aurka (21875/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez dira bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak -maiatzaren 24ko 173//1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz-. Horrenbestez, 2000ko ekainaren 15eko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 2000ko ekainaren 15eko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 13an emandako 5447 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3683 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco Javier Silvestre Mendívil jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko martxoaren 23an agindu zuen bahitura-dilijentziaren aurka (25915/95 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5447 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna. Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3683 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Javier Silvestre Mendívil jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko martxoaren 23an agindu zuen bahitura-dilijentziaren aurka (25915/95 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. 00-3683 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindutako bahitura-dilijentziaren aurka aurkeztu zen. Dilijentzia horren indarrez, errekurtsogileari 19.766 pezeta atxiki zaizkio Nafarroako Rural Kutxan titular gisa duen kontu batetik. Zorra errekurtsogilearen aurka udal horrek irekitako premiamenduzko espediente baten ondorioa da, hain zuzen ere trafikoko isun bat borondatezko epean ez ordaintzeagatik (25915/95). Interesdunak, bere ustez egokiak diren egitate eta zuzenbideko oinarriak erabiliz, idatziaren bukaeran betearazpenaren bidea bidezkoa ez dela deklara dadin eskatzen du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honi igorri zizkion bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedienteak, eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen

3. Martxoaren 5eko 2569/99 zenbakiko ebazpenaren bitartez, Auzitegi honek ezetsi egin zuen 96-1537 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Francisco Javier Silvestre Mendívil jaunak jarritakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko martxoaren 23an agindu zuen bahitura-dilijentziaren aurka (25915/95 zenbakiko udal espedientea).

4. Azaroaren 5eko 14094/99 zenbakiko ebazpenaren bitartez, Auzitegi honek ezetsi egin zuen 96-4106 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Francisco Javier Silvestre Mendívil jaunak jarritakoa orain aurkatutako bahitura- dilijentziaren arrazoia den premiamenduzko probidentziaren aurka.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka. Horrek, dena den, ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 BE) "(...) premiamenduzko prozeduraren barruan eztabaidatu ezin den kontuan da(...) likidazioen arauzko jakinarazpena ez egitea, eta hori konpontzeko era bakarra premiamenduzko probidentzia aurkatzea da, baina ez hortik aurrerako egintzak aurkatzearekin baldin eta hura irmoa bada", esaten du epaiak, eta horrek guztiak hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura-dilijentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -R.Ar. 1639), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura-probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen babesgabeziako egoeraren baitan daude" (Auzitegi Goreneko Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -R. Ar. 3151-).

Bigarrena.-Espedientean dauden agiriak azterturik, hau ikusi dugu: a) orain errekurritu den bahitura-dilijentziaren aurretik zordunari era egokian jakinarazi zitzaion premiamenduzko probidentzia bat dago, behar diren formazko betekizun guztiak betez, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58 eta 59. artikuluetan xedatua betez. 1999ko abuztuaren 3an, espedientean ageri den bezala, premiamenduzko probidentzia horren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen Auzitegi honetan, baina errekurtso hori ezetsi egin zen, aurrekarietan azaldu bezala . b) Premiamenduaren xedea ziren zorrak jakinarazi ondoren eta Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 108. artikuluan ezarri den epea igaro ondoren, Iruñeko Udaleko biltzaile exekutiboak bahitura-probidentzia eman zuen 2000ko otsailaren 9an eta horren bidez zordunaren ondasunak trabatzeko agindua eman zen, zorraren printzipala, korrituak, premiamenduagatiko errekargua eta kostuei aurre egiteko besteko muntan alegia. c) Interesdunak aukera izan zuen zorraren abal bat edo fidantza bat aurkezteko, hura ordaintzeko epea luzatzeko edo zatikatzeko eskatzeko, bai eta bahitzeko beste ondasun batzuk seinalatu ahal izan zituen, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluak aipatzen dituen terminoetan (abenduaren 20ko 1684/90 E.D.), baina ez zuen hori egin. d) Administrazioak zordunaren ondasun jakin batzuk eta horiek bahitzeko ez zen beharrezkoa izan haren helbidean sartzea (banku kontuetako saldoak) eta, aipatu Erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen moduan. Eta e) Bahitura- dilijentzia interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion (Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 121.1.d) artikulua). Ondorioz, Auzitegi honek ez du interesatuaren babesgabeziarik antzeman.

Hirugarrena.-Preskripzioaren erakunde juridikoa ere, aztergai dugun kasuan ezin liteke esan gertatu denik. Gogora ekarri behar dugu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluak dioena (1.684/1990 Errege Dekretua, abenduaren 20koa): "zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa...". Oraingoan arau horren aginduz Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legera jo behar dugu (339/1990 Legegintzazko Errege Dekretua, martxoaren 2koa), eta haren 82.1 artikuluak dioenez, "Zehapenak, behin irmoak direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta zehapenak betearazteko jarduketek soilik eten dezakete preskripzio epea". Bestalde, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 61.1.b) artikuluaren arabera, preskripzio epea eten eginen da "zorra kobratzeko edo ziurtatzeko edozein administrazio- egintza egiten denean, baldin eta zordunari behar bezala jakinarazten bazaio...". Eta 61. artikuluak berak 2. idatz-zatian ondokoa xedatu du: "etenaldia gertatuz gero, preskripzio epea berriz ere zenbatzen hasiko da zordunaren edo Administrazioaren azken jarduketaren egunetik aurrera".

Kasu honetan, ikus dezakegu zehapenak preskribitzeko epea hasiera batean premiamenduzko probidentziaren jakinarazpenarekin eten zela (1999ko abuztuaren 3an) eta gero haren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zela ("Preskripzioak ez du indarrik gora jotzeko bidean", Auzitegi Gorenaren 1991ko maiatzaren 21eko eta 1992ko maiatzaren 27ko epaiak, besteak beste -R. Ar. 4334 eta 3729, hurrenez hurren-; gora jotzeko errekurtso arrunta aipatzen dute, are gehiago berezkoa ez dena, Auzitegi honetan aurkeztutako errekurtsoaren kasuan bezala); horrenbestez ezin izan zen berriz ere kontatu, premiamenduzko probidentzia interesdunari jakinarazi zitzaion eguneraino jota ere, Administrazioaren hurrengo jarduketa baliozko eta eraginkorrera arte (bahitura-dilijentziaren jakinarazpena, 2000ko ekainaren 2koa, posta ziurtatuaren bitartez, errekurtsogilearen helbidean; premiamenduzko probidentzia bezala, Gloria Sandoval Ursúa andreak jaso zuen -72.625.301, H zenbakiko NANa-, eta posta zerbitzuko enplegatuari interesdunaren "emaztea" zela esan zion. Beraz, ezin izan zen preskripzio epea osatu.

Interesatuak aurkapenerako alegatu dituen zioek indarrik ez dutenez, errekurritutako bahitura-probidentzia Zuzenbideari bete-betean lotzen zaiola adierazi behar dugu.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dela 00-3683 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko martxoaren 23an agindu zuen bahitura-dilijentziaren aurka (25915/95 zenbakiko udal espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 16an emandako 100 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3717 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Juan Aldaz Navarro jaunak jarritakoa, "Recreativos Algalloar, SLren izenean eta hura ordezkatuz, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 13an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (280072/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"100 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Gabriel Casajús Gavari jauna. Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3717 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Aldaz Navarro jaunak jarri du errekurtso hori, "Recreativos Algalloar, SLren izenean eta hura ordezkatuz, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 13an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (280072/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Juan Aldaz Navarro jaunak, "Recreativos Algalloar, SL"ren izenean eta hura ordezkatuz, 2000ko ekainaren 15ean aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 13an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (280072/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez dira bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak -maiatzaren 24ko 173//1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz-. Horrenbestez, 2000ko ekainaren 19an probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 2000ko ekainaren 19ko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 16an emandako 101 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3746 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Sánchez Lizarraga jaunak jarritakoa, zirkulazio arauak hausteagatik ezarri den zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (13467/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"101 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Gabriel Casajús Gavari jauna. Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3746 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Sánchez Lizarraga jaunak jarri du errekurtso hori, zirkulazio arauak hausteagatik ezarri den zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (13467/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Sánchez Lizarraga jaunak, 2000ko maiatzaren 16an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen zirkulazio arauak hausteagatik ezarri den zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (13467/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez dira bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak -maiatzaren 24ko 173//1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz-. Horrenbestez, 2000ko ekainaren 28ko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 2000ko ekainaren 28ko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 2an emandako 1 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4442 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Sergio Peralta Recalde jaunak jarritakoa, "Jaserjo Asociados, SL"ren izenean eta hura ordezkatuz, ixteko ordutegia ez betetzeagatik ezarritako zehapenen kopurua premiamenduzko bidean erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 20an agindutako lau premiamenduzko probidentziaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea. Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4442 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Sergio Peralta Recalde jaunak jarri du errekurtso hori, "Jaserjo Asociados, SL"ren izenean eta hura ordezkatuz, ixteko ordutegia ez betetzeagatik ezarritako zehapenen kopurua premiamenduzko bidean erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 20an agindutako lau premiamenduzko probidentziaren aurka.

María Jesús Balana Asurmendi andreak jardun du ponente lanetan.

Egitezko aurrekariak:

1. Sergio Peralta Recalde jaunak, Jaserjo Asociados, SLren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztu du gora jotzeko errekurtso hau, ixteko ordutegia ez betetzeagatik ezarritako zehapenen kopurua premiamenduzko bidean erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 20an agindutako lau premiamenduzko probidentziaren aurka. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta bukatzeko probidentzia deusezta dadin erregutu du.

2. Iruñeko Udalak espedientea eta harekin batera bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak igorri zituen, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.- Udalak premiamenduzko prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Udalak premiamenduzko prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan. Gaia argitzeko esan behar da auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) ordainketa; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren arauzko jakinarazpenik eza; e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiriaren edo agiriaren formazko akatsa; eta f) premiamendu-probidentziarik eza. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta, hona ondorioa: ez da gertatu erregelamenduko 99. artikuluan aurreikusitako kasuetako bakarra ere.

Zehapenen likidazioari buruzko jakinarazpena errekurtsogilearen enplegatu batek jaso zuen, baina uko egin zion hura sinatzeari, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Premiamenduzko probidentzien jakinarazpenari dagokionez, berriz, Iruñeko Udalaren jardutea zuzena izan zen; izan ere, haiek jakinarazteko ezintasunaren ondorioz, ediktu bidez eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren; iragarkietan, probidentzien funtsezko elementuak ageri ziren, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58.2 eta 60. artikuluetan ezarritakoaren babesean. Ez dirudi interesdunaren babesgabeziarik antzeman daitekeenik.

Zehapenen likidazioa irmo eta adostutzat jo behar da, aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa ez baitzen onartu; hori dela eta, hartatik ondoriozta daitezkeen eragin guztiak izanen ditu. Bestalde, ezin izan da antzeman preskripzioa gertatu denik zehapen prozedura oker izapidatzeagatik, ez eta ordainketaren epea luzatu denik ere, ez eta Administrazioak berak eginda ere, auzitegi honek kontuan hartu beharko lukeen beste inolako akatsik ere.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egiten dela 00-4442 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Sergio Peralta Recalde jaunak jarritakoa, "Jaserjo Asociados, SL"ren izenean eta hura ordezkatuz, ixteko ordutegia ez betetzeagatik ezarritako zehapenen kopurua premiamenduzko bidean erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 20an agindutako lau premiamenduzko probidentziaren aurka. Egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. María Asunción Erice. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko abenduaren 24an emandako 5918 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4614 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Joaquín Francisco Gracia Aranguren jaunak jarritakoa, trafikoko isunen zenbatekoa betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko ekainaren 26an agindu zuen bahitura- probidentziaren aurka (22745/95 eta 18586/98 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta.

"5918 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Gabriel Casajús Gavari jauna. Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4614 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Joaquín Francisco Gracia Aranguren jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isunen zenbatekoa betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko ekainaren 26an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (22745/95 eta 18586/98 zenbakiko udal espedienteak)

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2001eko ekainaren 6ean agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka. Haren indarrez, zordunaren ondasunen bahitura efektiboa dekretatu zen, 32.072 pezeta egiteraino, zorraren printzipala, premiamenduzko errekargua, korrituak eta kostak ordaintzeko; kasu honetan, interesdunaren alde Nafarroako Gobernuak aitorturiko zeuzkan itzulketa fiskal, dirulaguntza eta kredituetara jo da. Hori guztia trafikoko isunen zenbatekoa betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko ekainaren 26an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (22745/95 eta 18586/98 zenbakiko udal espedienteak). Errekurtsogileak bere ustez bidezkoa dena alegatu eta bere iritziz aplikatzekoak diren oinarri juridikoetan oinarriturik, Auzitegiak betearazpenaren bidea bidezkoa ez dela deklaratzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak behar diren espedienteak eta bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak igorri zituen, eta haiekin batera legelariaren txostena ere eman zuen, hain zuzen ere aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldekoa.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka. Horrek, dena den, ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (1992ko azaroaren 10eko AGE, R. Ar. 8675 BE), eta horrek guztiak hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura-dilijentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -R.Ar. 1639), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura-probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen babesgabeziako egoeraren baitan daude" (Auzitegi Goreneko Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -R. Ar. 3151-).

Bigarrena.-Udalak lehenbiziko espedienteari buruz (22745/95 zenbakia) igorritako dokumentazioa azterturik, ikusi dugu hemen aurkaturiko bahitura- dilijentzia Iruñeko Udalak 1999ko abenduaren 20an emandako premiamenduzko probidentzia batetik datorrela; probidentzia hori behar bezala jakinarazi zion zordunari agente jakinarazleak, 2000ko urtarrilaren 19an (jakinarazpena María Aranguren dela dioen pertsona batek hartu eta sinatu zuen, interesdunaren ama baita), eta irmo eta adostutakoa da haren aurkako errekurtsorik ez baita aurkeztu behar zen denboran eta moduan.

Bestalde, ezin daiteke esan zehapena preskribiturik dagoenik. Horri dagokionez, aipatu beharrekoa da Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 59.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, "zuzenbide publikoko zor ez-tributarioen preskripzio epea haiek ezarri ziren arauen araberakoa izanen da; halakorik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrari jarraituko zaiola". Arau juridiko horrek Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legera (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) jotzeko bidea ematen digu; haren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribituko dute, eta beraiek betarazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen(...)". Bestalde, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 61.1.b) artikuluari jarraituz, preskripzio epea eten eginen da "ordaindu behar duenak ezagutza formala duela, Administrazioak eginiko edozein ekintzarengatik, zorreko dirua biltzeko edo zorra bermatzeko egindakoa...". 61. artikuluko 2. idatz-zatiak ondokoa dio: "behin etetea gertatuta, berriz ere hasiko da preskripzio epea kontatzen, ordaindu behar duenaren edo Administrazioaren azken ekintzaren egunetik kontatzen hasita".

Kasu honetan, antzeman ahal izan dugu zehapenaren preskripzio epea etenik geratu zela interesdunari premiamenduzko probidentzia jakinarazi zitzaionetik; egintza exekutibo hori irmo bihurtu zen egunetik (bi hilabete jakinarazi zenetik) hurrengo administrazio jardun baliozko eta eraginkorrera bitarte (hemen aurkaturiko bahitura-dilijentzia, espedientean ageri den bezala 2000ko ekainaren 29an jakinarazia) egun horretatik, hain zuzen ere 1994ko azaroaren 18tik, hurrengo administrazio jarduketa baliozko eta eraginkorrera (hemen aurkaturiko bahitura-dilijentzia, 1995eko maiatzaren 17an jakinarazitakoa, errekurtsogileak berak aitortzen duenez) ez da urtebeteko epea iragan eta, horrenbestez, ezin da zehapenak preskribitu duenik esan (22745/95 zenbakiko espedientea).

Hirugarrena.-Bigarren espedienteari dagokionez (18586/98 zenbakiduna), antzeman ahal izan dugu 1999ko abuztuaren 2ko premiamenduzko prozedura Auzitegi honetan aurkatu zela bere garaian (99-4817 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa), eta errekurtso hori ezetsi egin zela Auzitegi honek 1999ko abenduaren 13ko 14478 zenbakiko ebazpenaren bitartez. Hartara bide jurisdikzionala libre geratu zen.

Aurrekoa esanda, ezin da baieztatu bigarren zehapen horrek preskribitu duenik. Horri buruz, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hori jartzeak, errekurtso hierarkikoa ez dena, ez duela Udalaren administrazio- bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazienaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran). Egia da ere Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 E.Ar.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 E.Ar.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are hobeto egokitzen zaie Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso ezegokiei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan."

Laugarrena.-Premiamenduaren xedea ziren zorrak jakinarazi ondoren eta Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 108. artikuluan ezarri den epea igaro ondoren, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak bahitura-probidentzia eman zuen, eta horren bidez zordunaren ondasunak trabatzeko agindua eman zen, zorraren printzipala, korrituak, premiamenduagatiko errekargua eta kostuei aurre egiteko besteko muntan alegia. Interesdunak aukera izan zuen zorraren abal bat edo fidantza bat aurkezteko, hura ordaintzeko epea luzatzeko edo zatikatzeko eskatzeko, bai eta bahitzeko beste ondasun batzuk seinalatu ahal izan zituen, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluak aipatzen dituen terminoetan (abenduaren 20ko 1684/90 E.D.), baina ez zuen hori egin. Azkenean, Administrazioak zordunaren ondasun jakin batzuk seinalatu zituen eta horiek bahitzeko ez zen beharrezkoa izan haren helbidean sartzea (Nafarroako Gobernuak interesdunaren alde aitorturiko zerga-itzulketak, dirulaguntzak eta kredituak) eta, aipatu Erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen moduan. Bahitura-dilijentzia interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion. Auzitegi honek ez du interesatuaren babesgabeziarik antzeman.

Bosgarrena.-Azkenik, errekurtsogileak alegatu du bahitura-probidentzia ez zaiola jakinarazi. Horri buruz, esan behar dugu Auzitegi honen aurreko ebazpenetan adierazi bada ere bahitura-probidentziaren jakinarazpen ezak babesgabezia dakarrela, irizpide hori ezinbestez aldatu beharrean gaudela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala ez baitator bat berarekin. Esate baterako, ildo horretatik: "Lehenbiziko gaiari dagokionez, Administrazioak alegatu du, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 110. artikuluan oinarriturik, bahitura-probidentzia tramite hutsezko egintza bat dela eta ez dagoela zertan hura jakinarazi. Sala hau bat dator horrekin." (2000ko maiatzaren 19ko autua; 1.191/98 zenbakiko administrazioarekiko auzi errekurtsoa) "Gauza bera gertatuko da idazkian aipatu den bahitura-probidentzien falta horri dagokionez eta hori horrela da, gai berria izatea ez ezik... probidentzia horiek tramite hutsezko egintzak baizik ez direla, eta ez dituztela zuzen ukitzen ordaindu behar dituzten eskubideak edo interesak, eta horiekiko bahitura-dilijentzia da garrantzia duen egintza, Auzitegi Ekonomiko Administratibo Zentralak 1999ko maiatzaren 13an ezarri zuenaren ildotik. (Administrazioarekiko Auzibideetarako 3. Epaitegia. 2000ko maiatzaren 16ko 85. epaia.)

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dugula goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindutako bahitura-dilijentziaren aurka aurkeztutakoa (22745/95 eta 18586/98 zenbakiko zehapen espedienteak); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urriaren 5ean emandako 4660 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4819 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Juan Antonio Sempere Ansotegui jaunak jarritakoa, trafikoko isunak betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko uztailaren 3an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (6256/94, 11976/97 eta 18496/98 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4660 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna. Iruñean, bi mila eta bateko urriaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4819 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Antonio Sempere Ansotegui jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isunak betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko uztailaren 3an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (6256/94, 11976/97 eta 18496/98 zenbakiko udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko uztailaren 3an agindu zuen bahitura-dilijentziaren aurka; hartan, zorraren printzipala, premiamenduzko errekargua, korrituak eta kostak ordaintzeko; kasu honetan, interesdunaren alde Nafarroako Gobernuak aitorturiko zeuzkan itzulketa fiskal, dirulaguntza eta kredituetara jo da, 74.923 pezeta egin arte; hori guztia trafikoko isunak betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko uztailaren 3an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (6256/94, 11976/97 eta 18496/98 zenbakiko udal espedienteak). Errekurtsogileak bere ustez egokia den guztia alegatu du eta, aplikatzekoak diren oinarri juridikoetan oinarriturik, Auzitegi honek betearazpenaren bidea bidezkoa ez dela deklara dezan erregutu du.

2. Iruñeko Udalak behar diren espedienteak igorri zituen, bere jarduketa kreditatzeko aurrekariekin, baina ez zuen aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik eman.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.- Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka. Horrek, dena den, ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (1992ko azaroaren 10eko AGE, R. Ar. 8675 BE), eta horrek guztiak hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura-dilijentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -R.Ar. 1639), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura-probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen babesgabeziako egoeraren baitan daude" (Auzitegi Goreneko Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -R. Ar. 3151-).

Bigarrena.-Toki entitateak lehen espedienteari buruz (6256/94) igorritako dokumentazioa azterturik, ikusi dugu hemen aurkaturiko bahitura-dilijentzia Iruñeko alkatetzak 1994ko urriaren 13an agindutako premiamenduzko probidentzia batetik eta Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 1996ko otsailaren 11n agindutako bahitura-probidentziatik datorrela; bien aurka, bere garaian, errekurtsoak aurkeztu ziren Auzitegi honetan (94-5132 eta 98-1564 gora jotzeko errekurtso bateratuak). Errekurtso bateratu hori ezetsi egin zen, 1998ko ekainaren 3ko 3588 zenbakiko ebazpenaren bitartez. Horrenbestez, bide jurisdikzionala libre geratu zen.

Horri buruz, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hori jartzeak, errekurtso hierarkikoa ez dena, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazienaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran). Egia da ere Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 E.Ar.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 E.Ar.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are hobeto egokitzen zaie Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso ezegokiei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan."

Hirugarrena.-Aurrekoa esanda, ikusi ahal izan da, dena den, zehapena preskribituta zegoela, Iruñeko Udalak ez baitzuen jardun Auzitegi honen 1998ko ekainaren 3ko 3588 zenbakiko ebazpenaren jakinarazpena egin ondoren (1998ko abuztuaren 14an); ebazpenak aipatu gora jotzeko errekurtsoak ezetsi zituen.

Horri dagokionez, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 59.2. artikuluan (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege dekretua) ondokoa ezarri da: "zergak ez diren herri zuzenbideko zorren preskripzioaren epea, horiek zehazteko erabili diren arauen arabera eraenduko dira."; honako kasu honetan arau horrek Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legera igortzen gaitu (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua), eta horren 81.2. artikuluak ezarri du "zehapenak, irmoak direnetik, urte bat igarota preskribitzen dira eta hori beraiek burutzeko jarduketen bidez baino ez dira eteten".

Bestalde, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 61.1 artikuluak ezarri zuen preskripzio epea, besteak beste, ondokoengatik eten ahal izanen dela: b) "ordaindu behar duenak ezagutza formala duela, Administrazioak eginiko edozein ekintzarengatik, zorreko dirua biltzeko edo zorra bermatzeko egindakoa...".

Kasu honetan, antzeman ahal izan dugu zehapenaren preskripzio epea etenik geratu zela interesdunari premiamenduzko eta bahiturazko probidentziak jakinarazi zitzaionetik; preskripzio epe hori ez zen berriz abiatu gora jotzeko errekurtsoa ezesteko guk eman genuen ebazpena irmo bihurtu zen arte (jakinarazpena egin eta bi hilabeteko epean); azken data horretatik hurrengo jarduketa administratibo baliozko eta eraginkorrera bitarte (hemen aurkaturiko bahitura-dilijentzia, 2000ko uztailean jakinarazia interesdunari) urtebete baino gehiago igaro da espedientean beste inolako jarduketa administratibo baliozko eta eraginkor jaso gabe, hain zuzen ere premiatutako zor hori kobratzeko. Hori dela eta, esan behar dugu ezinbestez zehapen hori preskribituta dagoela. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtso hau baiestea, lehenbiziko espedienteari dagokionean (6256/94 zenbakiko espedientea).

Laugarrena.-Bigarren zehapen espedienteari dagokionez (11976/97 zenbakikoa), esan dezakegu dagokion premiamenduzko probidentzia, 1999ko abuztuaren 9koa, behar bezala jakinarazi zitzaiola zordunari, legean ezarritakoa betez: arrakastarik izan gabe bi aldiz saiatu ondoren, posta zerbitzuaren bitartez, hain zuzen ere 1999ko azaroaren 9an eta 10ean, 2000ko apirilaren 5eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaleko ediktuen iragarki-oholean argitaratu zen. Hartara, tramitea betetzat hartu behar da.

Premiamenduaren xedea ziren zorrak jakinarazi ondoren eta Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 108. artikuluan ezarri den epea igaro ondoren, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak bahitura-probidentzia eman zuen, eta horren bidez zordunaren ondasunak trabatzeko agindua eman zen, zorraren printzipala, korrituak, premiamenduagatiko errekargua eta kostuei aurre egiteko besteko muntan alegia. Interesdunak aukera izan zuen zorraren abal bat edo fidantza bat aurkezteko, hura ordaintzeko epea luzatzeko edo zatikatzeko eskatzeko, bai eta bahitzeko beste ondasun batzuk seinalatu ahal izan zituen, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluak aipatzen dituen terminoetan (abenduaren 20ko 1684/90 E.D.), baina ez zuen hori egin. Azkenean, Administrazioak zordunaren ondasun jakin batzuk seinalatu zituen eta horiek bahitzeko ez zen beharrezkoa izan haren helbidean sartzea (Nafarroako Gobernuak interesdunaren alde aitorturiko zerga-itzulketak, dirulaguntzak eta kredituak) eta, aipatu Erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen moduan. Bahitura-dilijentzia interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion. Auzitegi honek ez du interesatuaren babesgabeziarik antzeman.

Bestalde, bigarren kasu honetan, ezin da esan zehapena preskribituta zegoenik, kontuan hartzen bada preskripzio epea premiamenduzko probidentzia argitaratzearekin eten zela eta azken data horretatik hurrengo jarduketa administratibo baliozko eta eraginkorrera (hemen aurkaturiko bahitura-dilijentzia, 2000ko uztailean jakinarazia) bitarteko epea urtebete baino laburragoa dela. Horrenbestez, bidezkoa da bigarren espedienteari dagokionez errekurtsoa ezestea (11976/97 zenbakiko espedientea).

Bosgarrena.-Azken espedienteari dagokionez (18496/98 zenbakikoa), ezin da esan premiamenduzko probidentzia interesdunari behar bezala jakinarazi zaionik, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58 eta 59. artikuluetan eskatzen den bezala. Zehazki, ez dago inon jasota jakinarazpenen kargu egin zen pertsona nor zen ("enplegatu batek jaso du, baina ez du sinatu"); jakinarazpena, beraz, akastuna da, eta hartara ezin da esan hutsa zuzendu denik gero premiamenduzko probidentzia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko ediktuen oholean argitaratzearekin. Jakina den bezala. Jakina den bezala, "Jakinarazpena interesatuaren helbidean egiten denean, hura kanpoan baldin bada etxean dagoen edozein pertsonak hartzen ahal du jakinarazpena, bere burua identifikatuz gero" (30/1992 Legeko 59.2 artikulua; lege hori 4/1999 legeaz aldatu da).

Horrenbestez, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluan bahituraren aurka egiteko aurreikusitako arrazoia gertatu da. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea, hirugarren espediente honi dagokionean (18496/98 zenbakia).

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Bidezkoa dela: a) baiestea -eta baietsi egin da- goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isunak betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko uztailaren 3an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (6256/94 eta 18496/98 zenbakiko udal espedienteak); eta b) ezestea -eta ezetsi egin da- errekurtso hori bera 11976/97 zenbakiko zehapen espedienteari dagokionean; bahitura- dilijentzia hori, betiere, azken espediente horri dagokion guztian, baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako; gainerakoari dagokionez, deuseztatu egin dugu.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 26an emandako 5663 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4887 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Martínez Egea jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko ekainaren 12an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (13253/95 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5663 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna. Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4887 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Martínez Egea jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko ekainaren 12an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (13253/95 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. 00-3683 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindutako bahitura-dilijentziaren aurka aurkeztu zen. Dilijentzia horren indarrez, errekurtsogileari 18.713 pezeta atxiki zaizkio Iruñeko Kutxan titular gisa José Martínez Egea jaunak duen kontu batetik. Zorra errekurtsogilearen aurka udal horrek irekitako premiamenduzko espediente baten ondorioa da, hain zuzen ere trafikoko isun bat borondatezko epean ez ordaintzeagatik (13253/95). Interesdunak, bere ustez egokiak diren egitate eta zuzenbideko oinarriak erabiliz, idatziaren bukaeran betearazpenaren bidea bidezkoa ez dela deklara dadin eskatzen du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honi igorri zizkion bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedienteak, eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

3. Otsailaren bateko 1016/99 zenbakiko ebazpenaren bitartez, Auzitegi honek ezetsi egin zuen 95-4207 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, errekurtsogile berak aurkatutakoa zehapen ebazpenaren aurka; zehapen hori borondatezko epean ez ordaintzeak bahiturarekin bukatzen den premiamenduzko prozedura ekarri zuen.

4. Azaroaren hogeita biko 13930/99 zenbakiko ebazpenaz, Auzitegi honek ez zuen onetsi, legez ezarritako epeaz kanpo aurkeztu baitzen, 99-3766 gora jotzeko errekurtsoa, José Martínez Egea jaunak aurkeztutakoa orain aurkaturiko bahitura dilijentziak ekarriko zuen premiamenduzko probidentziaren aurka.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.- Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka. Horrek, dena den, ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 BE) "(...) premiamenduzko prozeduraren barruan eztabaidatu ezin den kontuan da(...) likidazioen arauzko jakinarazpena ez egitea, eta hori konpontzeko era bakarra premiamenduzko probidentzia aurkatzea da, baina ez hortik aurrerako egintzak aurkatzearekin baldin eta hura irmoa bada", esaten du epaiak, eta horrek guztiak hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura-dilijentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -R.Ar. 1639), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura-probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen babesgabeziako egoeraren baitan daude" (Auzitegi Goreneko Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -R. Ar. 3151-).

Bigarrena.- Espedientean dauden agiriak azterturik, hau ikusi dugu: a) orain errekurritu den bahitura-dilijentziaren aurretik zordunari era egokian jakinarazi zitzaion premiamenduzko probidentzia bat dago, behar diren formazko betekizun guztiak betez; premiamenduzko probidentzia horren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen Auzitegi honetan, baina errekurtso hori ez zen onartu, legez ezarritako epeaz kanpo aurkeztua baitzen. b) Premiamenduaren xedea ziren zorrak jakinarazi ondoren eta Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 108. artikuluan ezarri den epea igaro ondoren, Iruñeko Udaleko biltzaile exekutiboak zordunaren ondasunak trabatzeko agindua eman zen, zorraren printzipala, korrituak, premiamenduagatiko errekargua eta kostuei aurre egiteko besteko muntan alegia. c) Interesdunak aukera izan zuen zorraren abal bat edo fidantza bat aurkezteko, hura ordaintzeko epea luzatzeko edo zatikatzeko eskatzeko, bai eta bahitzeko beste ondasun batzuk seinalatu ahal izan zituen, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluak aipatzen dituen terminoetan (abenduaren 20ko 1684/90 E.D.), baina ez zuen hori egin. d) Administrazioak zordunaren ondasun jakin batzuk eta horiek bahitzeko ez zen beharrezkoa izan haren helbidean sartzea (banku kontuetako saldoak) eta, aipatu Erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen moduan. Eta e) Bahitura- dilijentzia interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion (Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 121.1.d) artikulua). Ondorioz, Auzitegi honek ez du interesatuaren babesgabeziarik antzeman.

Hirugarrena.- Preskripzioaren erakunde juridikoa ere, aztergai dugun kasuan, ezin liteke esan gertatu denik.

Horri dagokionez, aipatu beharrekoa da Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 59.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, "zuzenbide publikoko zor ez-tributarioen preskripzio epea haiek ezarri ziren arauen araberakoa izanen da; halakorik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrari jarraituko zaiola". Arau juridiko horrek Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legera (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) jotzeko bidea ematen digu; haren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribituko dute, eta beraiek betarazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen(...)".Beste alde batetik, aipaturiko Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrak, 61.1.b) artikuluan ezarri zuen preskripzio epea eten eginen dela ordaindu behar duenak behar den moduan jakin duen edozein administrazio egintzarengatik, egintza hori dirua biltzeari edo zorraren ordainketa bermatzeari buruzkoa bada..." Eta, 61. artikulu horretan bertan, 2. idatz-zatian, adierazi da: "etena gertatu ondoren, berriz ekingo zaio preskripzioaren epeari ordainketa egin behar duen pertsonak edo administrazioak egin duen azken jarduketatik zenbatura".

Aurreko guztia kontuan harturik, ikus dezakegu kasu honetan zehapenak preskribitzeko epea premiamenduzko probidentziaren jakinarazpenarekin eten zela (1999ko ekainaren 22an) eta gero haren aurka interesdunak epez kanpoko gora jotzeko errekurtsoa aurkezterakoan (1999ko uztailaren 26an); azken egun horretatik Administrazioaren hurrengo jarduketa baliozko eta eraginkorrera bitarte (bahitura-dilijentziaren jakinarazpena, 2000ko uztailaren 20an, posta ziurtatuaren bitartez; Teresa Muñozek jaso eta sinatu zuen -15.760.391 zenbakiko NANa-, eta posta zerbitzuko enplegatuari interesdunaren "emaztea" zela esan zuen) ez da bete preskripziorako ezarritako epea. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin da goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat borondatezko epean ez ordaintzeagatik sortutako zor bat betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko ekainaren 12an agindu zuen bahitura- probidentziaren aurka (13253/95 zenbakiko udal espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko martxoaren 23an emandako 1527 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4992 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Benjamín Rodríguez Pérez jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Dirubilketa eta Diruzaintzako buruak 2000ko abuztuaren 4an agindu zuen bahitura- probidentziaren aurka (19264/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1527 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4992 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Benjamín Rodríguez Pérez jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Dirubilketa eta Diruzaintzako buruak 2000ko abuztuaren 4an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (19264/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindutako bahitura-dilijentziaren aurka; haren indarrez 12.257 pezeta bahitu zitzaizkion errekurtsogile Benjamín Rodríguez Pérezi, zerga itzulketa moduan bere alde Nafarroako Gobernuak aitortua zuen diru kopuru batetik. Interesdunak, bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoetan oinarriturik, Auzitegi honek betearazpenaren bidea bidezkoa ez dela deklara dezan erregutu du

2. Iruñeko Udalak behar den espedientea igorri zuen (19264/99 zenbakiko zehapen espedientea) bere jarduketa kreditatzeko aurrekariekin batera. Gainera, aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.- Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka. Horrek, dena den, ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 BE) "(...) premiamenduzko prozeduraren barruan eztabaidatu ezin den kontuan da(...) likidazioen arauzko jakinarazpena ez egitea, eta hori konpontzeko era bakarra premiamenduzko probidentzia aurkatzea da, baina ez hortik aurrerako egintzak aurkatzearekin baldin eta hura irmoa bada", esaten du epaiak, eta horrek guztiak hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura-dilijentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -R.Ar. 1639), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura-probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen babesgabeziako egoeraren baitan daude" (Auzitegi Goreneko Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -R. Ar. 3151-).

Bigarrena.- Espedientean dauden agiriak azterturik, hau ikusi dugu: a) orain errekurritu den bahitura-dilijentziaren aurretik premiamenduzko probidentzia bat dago (Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58 eta 59. artikuluetan xedatuaren arabera jakinarazi zitzaion errekurtsogileari: 2000ko ekainaren 5eko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko udaleko ediktuen oholean ere argitaratu zen, errekurtsoaren idazkian seinalaturiko helbidean jakinarazteko ahaleginak egin ondoren, hain zuzen ere 2000ko martxoaren 28an eta 30ean; errekurtsogilea ez zegoen etxean banaketa orduetan; helbide horretan bertan jakinarazi zitzaion, bestalde, orain aurkaturiko bahitura-dilijentzia -Aranguren Ibarra kalea, 3- 1.a B, Iruña-). Probidentzia hori irmo eta adostutzat hartu behar da, behar den denboran eta moduan ez baita haren aurkako errekurtsorik aurkeztu. Hori dela eta, probidentzia horri buruzko eta haren ondorengo jarduketei buruzko arrazoi guztiak indarrik gabekoak dira (Auzitegi Gorenaren 1992ko abenduaren 19an -R.Ar.9872-. b) Premiamenduaren xedea ziren zorrak jakinarazi ondoren eta Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 108. artikuluan ezarri den epea igaro ondoren, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak, 2000ko uztailaren 4an, zordunaren ondasunak trabatzeko agindua eman zen, zorraren printzipala, korrituak, premiamenduagatiko errekargua eta kostuei aurre egiteko besteko muntan alegia. c) Interesdunak aukera izan zuen zorraren abal bat edo fidantza bat aurkezteko, hura ordaintzeko epea luzatzeko edo zatikatzeko eskatzeko, bai eta bahitzeko beste ondasun batzuk seinalatu ahal izan zituen, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluak aipatzen dituen terminoetan (abenduaren 20ko 1684/90 E.D.), baina ez zuen hori egin. d) Administrazioak zordunaren ondasun jakin batzuk eta horiek bahitzeko ez zen beharrezkoa izan haren helbidean sartzea (zerga itzulketak) eta, aipatu Erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen moduan. Eta e) Bahitura-dilijentzia interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion (Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 121.1.d) artikulua). Ondorioz, Auzitegi honek ez du interesatuaren babesgabeziarik antzeman.

Preskripzioaren erakunde juridikoa ere, aztergai dugun kasuan ezin liteke esan gertatu denik. Gogora ekarri behar dugu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluak dioena (1.684/1990 Errege Dekretua, abenduaren 20koa): "zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa...". Oraingoan arau horren aginduz Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legera jo behar dugu (339/1990 Legegintzazko Errege Dekretua, martxoaren 2koa), eta haren 82.1 artikuluak dioenez, "Zehapenak, behin irmoak direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta zehapenak betearazteko jarduketek soilik eten dezakete preskripzio epea". Bestalde, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 61.1.b) artikuluaren arabera, preskripzio epea eten eginen da "zorra kobratzeko edo ziurtatzeko edozein administrazio- egintza egiten denean, baldin eta zordunari behar bezala jakinarazten bazaio...". Eta 61. artikuluak berak 2. idatz-zatian ondokoa xedatu du: "etenaldia gertatuz gero, preskripzio epea berriz ere zenbatzen hasiko da zordunaren edo Administrazioaren azken jarduketaren egunetik aurrera".

Aurreko guztia kontuan harturik, ikus dezakegu kasu honetan zehapenak preskribitzeko epea premiamenduzko probidentziak eten zuela, eta egun horretatik (2000ko ekainaren 5a) Administrazioaren hurrengo jarduketa baliozko eta eraginkorrera bitarte (bahitura-dilijentziaren jakinarazpena, 2000ko irailaren 1ean, posta ziurtatuaz -interesdunak berak jaso eta sinatu zuen) ez da preskripziorako behar den epea igaro.

Hirugarrena.-Aztergai dugun kasu zehatzean ez dagoenez jasota 2000ko uztailaren 4ko bahitura-probidentzia jakinarazi zitzaionik, adierazi behar da Auzitegi honen aurreko ebazpenetan adierazi bada ere bahitura- probidentziaren jakinarazpen ezak babesgabezia dakarrela, irizpide hori ezinbestez aldatu beharrean gaudela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala ez baitator bat berarekin. Esate baterako, ildo horretatik: "Lehenbiziko gaiari dagokionez, Administrazioak alegatu du, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 110. artikuluan oinarriturik, bahitura-probidentzia tramite hutsezko egintza bat dela eta ez dagoela zertan hura jakinarazi. Sala hau bat dator horrekin." (2000ko maiatzaren 19ko autua; 1.191/98 zenbakiko administrazioarekiko auzi errekurtsoa). "Gauza bera gertatuko da idazkian aipatu den bahitura- probidentzien falta horri dagokionez eta hori horrela da, gai berria izatea ez ezik... probidentzia horiek tramite hutsezko egintzak baizik ez direla, eta ez dituztela zuzen ukitzen ordaindu behar dituzten eskubideak edo interesak, eta horiekiko bahitura-dilijentzia da garrantzia duen egintza, Auzitegi Ekonomiko Administratibo Zentralak 1999ko maiatzaren 13an ezarri zuenaren ildotik. (Administrazioarekiko Auzibideetarako 3. Epaitegia. 2000ko maiatzaren 16ko 85. epaia. Horrenbestez, aurretik azaldutako guztia ikusirik, bidezkoa da errekurtso hau ezetsi eta aurkaturiko bahitura-dilijentzia guztiz zuzenbidezkoa dela jotzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin da goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka aurkeztutakoa (19264/99 zenbakiko espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko azaroaren 26an emandako 5665 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-5456 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, María Nieves Machina Aranguren andreak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (24642/94 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5665 zenbakiko ebazpena.

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna. Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-5456 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Nieves Machina Aranguren andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (24642/94 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an emandako bahitura-probidentziaren aurka; haren bitartez, zordunaren ondasunen bahitura efektiboa dekretatzen da, 20553 pezeta egin arte, hain zuzen ere zorraren printzipala, premiamenduzko errekargua, korrituak eta kostuak ordaintzeko. Hori guztia borondatezko epean ordaindu ez zen trafiko arloko isun baten munta betearazpenaren bidetik kobratzeko irekitako premiamendu espedientearen baitan (24642/94 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak, bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoetan oinarrituz, Auzitegi honek betearazpenaren bidea bidezkoa ez dela deklara dezan erregutu du.

2. Iruñeko Udalak behar zuen espedientea eta bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak igorri zituen, baina ez zuen aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik eman.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka. Horrek, dena den, ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (1992ko azaroaren 10eko AGE, R. Ar. 8675 BE), eta horrek guztiak hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bigarrena.-Udalak igorritako dokumentazioa azterturik, ikusi dugu hemen aurkaturiko bahitura-probidentzia Iruñeko Udalaren 1998ko azaroaren 2ko premiamenduzko probidentzia batetik datorrela; probidentzia hori 1999ko maiatzaren 12an jakinarazi zitzaion interesdunari (jakinarazpena interesdunaren ama dela dioen pertsona batek jaso zuen). Espedienteko datuei jarraituz, probidentzia hori irmoa eta adostua da, ez baita haren aurkako errekurtsorik aurkeztu behar zen denboran eta moduan.

Aurrekoa esanda, ikus daiteke zehapena preskribiturik zegoela, halere. Horri dagokionez, aipatu beharrekoa da Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 59.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, "zuzenbide publikoko zor ez-tributarioen preskripzio epea haiek ezarri ziren arauen araberakoa izanen da; halakorik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrari jarraituko zaiola". Arau juridiko horrek Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legera (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) jotzeko bidea ematen digu; haren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribituko dute, eta beraiek betarazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen(...)". Bestalde, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 61.1.b) artikuluari jarraituz, preskripzio epea eten eginen da "ordaindu behar duenak ezagutza formala duela, Administrazioak eginiko edozein ekintzarengatik, zorreko dirua biltzeko edo zorra bermatzeko egindakoa...". 61. artikuluko 2. idatz-zatiak ondokoa dio: "behin etetea gertatuta, berriz ere hasiko da preskripzio epea kontatzen, ordaindu behar duenaren edo Administrazioaren azken ekintzaren egunetik kontatzen hasita".

Kasu honetan, antzeman ahal izan dugu zehapenaren preskripzio epea etenik geratu zela interesdunari premiamenduzko probidentzia jakinarazi zitzaionetik; egun horretatik, hain zuzen ere 1994ko azaroaren 18tik, hurrengo administrazio jarduketa baliozko eta eraginkorrera (hemen aurkaturiko bahitura-dilijentzia, 1995eko maiatzaren 17an jakinarazitakoa, errekurtsogileak berak aitortzen duenez) ez da premiaturiko zorra preskribiturik geratzeko legeak ezarritako urtebeteko epea iragan. Horrenbestez, bidezkoa da azken espediente horri dagokion errekurtsoa ezestea (27212/93 zenbakiko espedientea). Kasu honetan, antzeman ahal izan dugu zehapenaren preskripzio epea etenik geratu zela interesdunari premiamenduzko probidentzia jakinarazi zitzaionetik; egun horretatik hurrengo administrazio jarduketa baliozko eta eraginkorrera bitarte (hemen aurkaturik bahitura-dilijentzia, agente jakinarazlearen bidetik jakinarazia 2000ko urriaren 5ean) urtebete baino gehiago igaro da espedientean bestelako administrazio jarduketa baliozko eta eraginkorrik jaso gabe, hain zuzen ere premiatutako zorra exekutatu edo kobratzeko (premiamenduzko probidentzia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen oholean argitaratzea guztiz alferrik zen, eta beraz ez zuen preskripzio epea eten). Hori dela eta, nahitaez esan behar dugu zehapena preskribiturik dagoela. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtso hau baietsi eta hemen aurkaturiko bahitura-probidentzia deuseztatzea.

Aurreko guztiak direla eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Bidezkoa dela baiestea eta baietsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindu zuen bahitura probidentziaren aurkakoa (24642/94 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearekin bat ez datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0201