46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GARRAIOAREN ARBITRAJE BATZORDEA. Laudo diktatuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea, Aintzane Fernández Machain andreak Transportes Aintzane Fernández S.L.ren ordezkari gisa Body Car Export, S.L.ren aurka aurkeztutako 702. erreklamazio espedientean 2001eko azaroaren 27an emandako arbitraje laudoarena; idazki honen bidez aipatu legeriaren 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordeak laudo hau eman du:

2001eko azaroaren 27an, Arbitraje Batzordea kide hauekin osatu zen Iruñean: batzordeburua, María Carmen Machiñena Solera andrea; batzordekideak, Administrazioaren ordezkariak, Jesús Posadas Martínez eta María José Echeverría Marturet jaun-andreak; zamalarien ordezkari eta mahaikidea Jesús Ros Argandoña jauna eta errepideko salgaien garraio publikoko enpresen ordezkaria, Juan Ignacio Larráyoz Azcárate jauna; aipatu espedienteari buruzko eztabaidaren berri izateko, 248.380 pezetako balioa (1.492,79 euro) tartean dela. Arbitraje Batzorde honek bere erabakian adierazi du Aintzane Fernandez Machain andreak Transportes Aintzane Fernández S.L.ren ordezkari gisa aurkeztutako erreklamazioa bidezkoa dela, eta Body Car Export, S.L enpresa kondenatu du 248.380 pezeta (1.492,79 euro) ordaintzera.

Eta hori adierazten dizut, behar diren ondorioak izan ditzan. Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordea: María Carmen Machiñena Solera, Jesús Posadas Martínez, María José Echeverría Marturet, Jesús Ros Argandoña, Juan Ignacio Larráyoz Azcárate jaun-andreak.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabostean.-Arbitraje Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

LAUDO DIKTATUA

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea, Aintzane Fernández Machain andreak Transportes Aintzane Fernández S.L.ren ordezkari gisa Body Car Export, S.L.ren aurka aurkeztutako 703. erreklamazio espedientean 2001eko azaroaren 27an emandako arbitraje laudoarena; idazki honen bidez aipatu legeriaren 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordeak laudo hau eman du:

2001eko azaroaren 27an, Arbitraje Batzordea kide hauekin osatu zen Iruñean: batzordeburua, María Carmen Machiñena Solera andrea; batzordekideak, Administrazioaren ordezkariak, Jesús Posadas Martínez eta María José Echeverría Marturet jaun-andreak; zamalarien ordezkari eta mahaikidea Jesús Ros Argandoña jauna eta errepideko salgaien garraio publikoko enpresen ordezkaria, Juan Ignacio Larráyoz Azcárate jauna; aipatu espedienteari buruzko eztabaidaren berri izateko, 388.583 pezetako balioa (2.335,43 euro) tartean dela. Arbitraje Batzorde honek bere erabakian adierazi du Aintzane Fernandez Machain andreak Transportes Aintzane Fernández S.L.ren ordezkari gisa aurkeztutako erreklamazioa bidezkoa dela, eta Body Car Export, S.L enpresa kondenatu du 388.583 pezeta (2.335,43 euro) ordaintzera.

Eta hori adierazten dizut, behar diren ondorioak izan ditzan. Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordea: María Carmen Machiñena Solera, Jesús Posadas Martínez, María José Echeverría Marturet, Jesús Ros Argandoña, Juan Ignacio Larráyoz Azcárate jaun-andreak.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabostean.-Arbitraje Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

Iragarkiaren kodea: A021760