46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko martxoaren 15eko 14:00etan, "Asociación Navarra de Entidades Asistenciales" izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla (anagraman ANEA). Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da, eta dagokion lanbide eremuak aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresariak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Jesús Morrás Labarta (Recursos Asistenciales) eta José Ramón Lacosta (Aula 2).

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hemezortzian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0203135