46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen oharra.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, José Luis Giménez Giménez jaunari abeltzaintzako arau-hauste bategatik irekitako 126/2001SA zehapen-espedientearen Ebazpena jakinaraztea. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"EBAZPENA, 2002ko otsailaren 18koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, José Luis Giménez Giménez jaunari zehapen espedientea irekitzen diona, Abere Osasunari buruzko Foru Legea hautsi duelako.

Ikusirik José Luis Giménez Giménez jaunari irekitako 126/2001SA zehapen espedientea, Zarrakazteluko Guardia Zibilaren postuak 2001eko apirilaren 23an egindako salaketaren ondoriozkoa.

Gertakariak

Lehena.-2001eko apirilaren 23an, NA-124 errepidean, 15,900 Km-aren parean, Murillo el Frutoko mugapean (Nafarroa), HU-9599-D matrikulako ibilgailuak zaldi-aziendako buru bat garraiatzen zuen, Jatorri eta Osasun Gida izan gabe. Halaber, ibilgailuaren desinfekzioaren ziurtagiririk ez zuen. Ibilgailuaren gidaria José Luis Giménez Giménez jauna zen.

Bigarrena.-2001eko irailaren 13ko Ebazpenaren bitartez, zehapen espedientea ireki zitzaion José Luis Giménez Giménez jaunari, (NAN zk.: 180040628), abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Agindua ustez hausteagatik, eta 24,40 euroko zehapena proposatu zen.

Hirugarrena.-Ebazpen hau eta dagokion karguen plegua 2001eko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 5ean, argitaratutako iragarkiaren bidez jakinarazita, 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, interesatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Zuzenbidezko oinarriak

Lehena.-Abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legeak, 19.1 artikuluan, ezartzen du abereak garraiatu eta haiekin zirkulatzeko beharrezkoa dela Jatorri eta Osasuneko Gidaliburua eskuratzea, albaitaritzako zerbitzu ofizialak emana, ganaduak abereak garraiatzeko indarrean dagoen osasun araudia betetzen duela kreditatzen duena.

Bigarrena.-Lege horretako 24.3 artikuluan ezartzen da abereak garraiatzeko ibilgailuak desinfektatu eta, bidezko bada, erregelamenduz ezarriko denaren arabera desintsektatu beharko direla, azienda-talde bakoitza garraiatu aurretik eta ondotik, eta hori agiri bidez egiaztatu behar dela. Bestalde, epizootiei buruzko 1955eko otsailaren 4ko Erregelamenduaren 43. artikuluan finkatzen da nola egin behar den desinfekzio hori.

Hirugarrena.-Abere osasunari buruzko Foru Legearen 54.7.d) artikuluak ezartzen du hiltegira eraman beharreko abere biziak garraiatzea edo legez eskatzen den dokumentazio administratiboa izan gabe arau-hauste arina dela.

Laugarrena.-Foru Lege horren 54.7.f) artikuluan ezartzen da abereen zirkulazio eta garraioan higienea bermatzeko baldintzak ez betetzea arau-hauste arina dela eta 58.1 artikuluan adierazten da arau-hauste arinei 120,20 eurotik 601 euro bitarteko isuna dagokiela.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez, eskuordetu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Luis Giménez Giménez jaunari (NAN zk.:18040628) 240,40 euroko isuna jartzea abere osasunari buruzko Foru Legearen aurka egindako bi arau-hausterengatik, alegia, arauzko Jatorri eta Osasuneko Gidaliburua edo garraiatutako abereak garraiatzeko agiria ez izateagatik eta ibilgailuaren desinfektazio agiria edo deklarazioa ez eramateagatik.

2 Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

-Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Arau-hausleak idazki bidez adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnazio aurkezteari uko egiten diola. Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abere Osasuneko Atalera (Tutera kalea, 20-behea, Iruña), non ordainketa gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordainketa gutun ofizialaren bidez, Ebazpen hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen, epe horretan administrazioarekiko errekurtsorik aurkeztu ez bada, edo jarritako errekurtsoa ezetsi bada. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. Ordainketa 2002rako luzaturiko 2001eko aurrekontuko 71320-11000-3910-000000 kontusailean eginen da.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraituz.

5. Ebazpen hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

Iragarkiaren kodea: A0203096