46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak ezartzen duen jakinarazpena egitea, alegia, José Otermin Echarren jaunari ehizari buruzko arautegia hausteagatik irekitako 402/01 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, agiri honen bidez aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

132/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, José Otermin Echarren jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Foruzaingoak 2001eko otsailaren 1ean salaketa jarri zuen.

Hori ikusita, eta Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. José Otermin Echarren jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Félix Armendáriz Martínez jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN PLEGUA

402/2001 espedientea

1.-Salatua: José Otermin Echarren.

Helbidea: Alpaitenea etxea, Areso (Nafarroa).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2001eko urriaren 17an, 17:05ean, Kasamon parajean, Baraibarko barrutian.

3.-Salatutako egintza: ehizagai ez diren espezieak harrapatzea (7 muxar), Interes Bereziko Espezieak hain zuzen.

4.-Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean sailkaturik dago. Hona hemen:

Arau-hauste arina, 111.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ehizagai ez diren espezie ez-babestuak baimenik gabe harrapatu eta hiltzeagatik.

5.-Zehapen proposamena: 100.000 pezetako zehapena ezartzea proposatu da (601,01 euro), Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 114 a) artikuluari jarraituz.

6.-Kalteordainak: 105.000 pezetako kalteordaina eskatzea proposatu da (631,06 euro) (15.000 pezeta muxar bakoitzeko), maiatzaren 5ko 107/1993 Foru Aginduaren bidez ezarritako basa faunako espezieak baloratzeko baremoaren arabera.

7.-Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluaren indarrez.

Harrapaturiko pieza eta tresnen destinoa: hartutako tresnak Iruñeko Guardia Zibilaren Armen Bahikuntza Atalean daude. Arau-hausleak berreskuratu ahalko ditu, isuna eta erreskateko 3.000 pezeta ordaindu eta gero, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Tresna horiek jaso nahi izanez gero, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura jo beharko du (Alondegi kalea, 1-2.a Iruña, Tel.: 948 427609).

Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Instruktorea, Félix Armendáriz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0203084