46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 328/2002 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"328/2002 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Barne zuzendari nagusiak emana, David Pascual Fernández jaunari 90,15 euroko isuna ezartzen diona, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik.

Foruzaingoak salaketa jarri ondoren, David Pascual Fernández jaunari zehapen espedientea ireki zaio, Azkoienen 2001eko irailaren 4an egin zen burtzi- zezenketaren zaldi-patiora 18:25ean agertzeagatik. Ikuskizuna 18:30ean hastekoa zen. Hori ekainaren 29ko 249/92 Foru Dekretuaren 65.1 artikuluaren aurkako arau-haustea da.

Hurrengoak kontuan harturik:

1. Zehapen espedientea tramitatzean, Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak arau-hauste arinak zehatzeko agintzen dituen tramiteak egin dira.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, araudi horren 59.4 artikuluak xedatu bezala jokatu da (Getafeko Udaleko iragarki-oholean iragarkia jarri zen 2001eko abenduaren 4tik 17ra bitartean, eta 2002ko urtarrilaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Ebazpena). Alegaziorik aurkeztu ez duenez, prozedura aurrera doa.

2. Salatutako gertaerak Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 65.1 artikuluan xedatutakoaren kontrako arau-hauste dira (Erregelamendua ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsi zuen), arau-hauste arina Foru Dekretu horren 95.4. artikuluaren arabera. 5.000 eta 50.000 pezeta bitarteko isuna dagokio (aipatu Foru Dekretuaren 98.5 artikulua).

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an eman 204/1999 Foru Aginduaren bidez delegatuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. David Pascual Fernández jaunari (47.039.353 NANa) 90,15 euroko isuna ezartzea.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordain dezake, eta horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan emanen zaio ordaingutuna (Karlos III.aren etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Ebazpen honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta David Pascual Fernández jaunari, eta ohartaraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian.-Barne zuzendari nagusia. Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: A0203088