46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 11koa, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, "Dos Mil" E.N.S.ari (635 NA zk.a) Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa aurretiaz jaso zuen onarpena kentzen diona. Onarpen hura Europako Kontseiluak emandako urriaren 28ko 2200/1996 Erregelamenduko 14. artikuluaren arabera jaso zuen.

"Dos Mil" E.N.S.ak (635 NA zk.a), jarduketa eremutzat Nafarroako Foru Komunitatea duenak, Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa aurretiaz jasotako onarpena kentzeko eskatu du. Onarpen hura jaso zuen Europako Kontseiluak emandako urriaren 28ko 2200/1996 Erregelamenduko 14. artikuluaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 1997ko apirilaren 30ean emandako Aginduaren arabera.

Horrenbestez, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Dos Mil" E.N.S.ari (635 NA zk.koa) kentzea Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa aurretiaz jasotako onarpena, I. kategoriarako (fruta eta barazkiak). Onarpen hura jaso zuen Europako Kontseiluak 1996ko urriaren 28an emandako 2200/1996 Erregelamenduko 14. artikuluaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 1997ko apirilaren 30ean emandako Aginduaren arabera.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 113. artikuluarekin eta hurrengoekin eta lege hura aldatu duen 4/1999 Legearekin bat.

3. Ebazpen hau igortzea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren barneko Nekazaritza Zuzendaritza Nagusira, dagokion Erregistroan inskriba dezan, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzura, Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku- hartze Atalera eta interesatuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamaikan.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: a0202962