46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

381/2002 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Montes de Cierzoko (Tutera) ureztaketako lurrak gaurkotzeak eta lurzati berrantolamenduak ingurumenean izan dezaketen Eraginaren Azterlana jendaurrean jartzea xedatzen duena. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua da sustatzaile.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Tuterako Montes de Cierzoko ureztaketako lurrak gaurkotzeak eta lurzati berrantolamenduak ingurumenean izan dezaketen eraginaren azterlana aurkeztu du, baita horien bidegarritasunaren gaineko azterlana ere, izapidatuak izateko, lurzati berrantolamenduko prozesuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioa arautzen duen ekainaren 21eko 237/1999 Foru Dekretuko 6. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Ikusirik, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuaren txostena, agiri guztiak daudela adierazi eta ingurumenaren gaineko eragin nabarmenenak aztertu, neurri zuzentzaileak proposatu eta Ingurumenaren Zainketako Programa biltzen duena.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluarekin bat eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29an emandako 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tuterako Montes de Cierzoko ureztaketa lurrak gaurkotzeak eta lurzati berrantolamenduak ingurumenean izan dezaketen eraginaren azterlana eta horien bidegarritasunaren gaineko azterlana jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunetan, lurzati berrantolamenduko prozesuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioa arautzen duen ekainaren 21eko 237/1999 Foru Dekretuko 7. artikuluan xedaturikoaren arabera. Bi azterlan horiek Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatuak dira.

Hortaz, espedientea interesatuen eskura izanen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Alondegi kalea, 1-1.a, Iruña) eta Tuterako Herriko Etxean, bulego orduetan, aztertu eta epe horren barruan egoki iruditzen zaizkien idatzizko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Tuterako Udalari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Ingurumen zuzendari nagusia, Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0201378