46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

403/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Murchanteko Udal Plana iparraldeko etxebizitza eremuan, Carrilabarcako biltegi eremuan eta industrialdean, zahar-etxean eta beste toki batzuetan aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Murchanteko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian adierazi bezala.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Aldaketa hauek behin betikoz onestea, lurralde eredua ez ukitzeagatik:

-lurzoru urbanizaezinean abeltzaintzan aritzea debeku den eremuaren aldaketa, etxebizitzak eraiki edo industriak ezartzeko handitzen ahal den lurzoru urbanizagarritik urruntzearren.

-lurzoru urbanizaezinean "herrigunearen ingurua" kategoria kentzen da eta haren ordez "nekazaritzarako ekoizkortasun ertaineko lurzorua" kategoria erabiliko da.

-Príncipe de Viana ardandegiko instalazioek hartzen duten lurzoruaren sailkapenaren aldaketa, hiri lurzorutzat joko baitira.

-Udalak aho batez 2000ko urtarrilaren 20an harturiko Erabakiaren arabera, Murchanteko iparraldeko ingurabiderako proiektua "onura publikotzat eta orotariko eta gizarte interesekotzat" jo zen eta beraz bide horren aldaketa onartu behar da, orotariko sistema atxikigabeko lurzorutzat joko baita, desjabetu edo erosi beharko da eta, Foru Agindu honetan eransten den planoko lurzoruaren mugaketan.

2. Calzada Romana, Cuesta de Moneo eta Río Alhama-Campo Bajo etxebizitza eremuen eta Camino Carrilabarca eta Campo Bajo (La Guirlanda) industrialdeen baterako aldaketaren behin betiko onespena bertan behera uztea, indarra duen Udal Planaren aldaketzat jotzeko 10/94 Foru Legeko 125. artikuluan aipatzen diren baldintzak gertatzen baitira.

3. Murchanteko Udalari aditzera ematea Recreo kalean zahar- etxe berria eraikitzeko asmoa ez deusetan gelditzen dela eta R-M Manantío sektorearen mugaketa berria 10/94 Foru Legeko 146. artikuluaren arabera izapidatu behar dela, hegoaldeko ingurabideko bide sareko orotariko sistemako lurzorua ukitzeagatik.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.

5. Murchanteko Udalari Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0203148