46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

39/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Hortz-Protesikoen Elkargo Ofiziala sortzeko espedientea jendaurrean jartzen duena.

Ikusirik Nafarroako Hortz-Protesikoen Elkargo Ofiziala sortzeko egindako eskaera eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko zerbitzu juridikoek egindako txostena, non azaltzen baita aurkezturiko dokumentazioa Lanbide Elkargoei buruzko Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuaren 6. artikuluan eskaturikoaren araberakoa dela.

Nafarroako Lanbide Elkargoen Erregelamendua onesten duen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da elkargo horretako partaide izateko eskatzen den titulazio ofiziala Hortz- Protesikoen Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluari dagokiona dela, martxoaren 17ko 10/1986 Legearen eta hori garatzen duten arauen arabera.

Hortz-Protesikoaren titulua duenak aipatu legean zehazturiko lanbide jardueretan aritu ahalko dira (1994ko uztailaren 15eko Errege Dekretuak garatu zuen lege hori).

Hori guztia kontuan harturik, aplikatu beharreko arauek ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Hortz-Protesikoen Elkargo Ofiziala sortzeko espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, Foru Agindu hau argitara eman eta biharamunetik hasita.

2. Horretarako, espedientea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Atalean egonen da ikusgai (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 2, beheko solairua), epe horretan interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten idatziz.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0202792