46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

275/2002 EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko hainbat sail eta ikastegitarako ordenagailu eramangarriak erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Esleipena egin duen entitatea.

Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.

Espediente zenbakia: C0006/02.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: ordenagailu eramangarriak erostea.

3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma.

Lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

56.465,11 euro.

5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko harrera-lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

c) Telefonoa: (948) 16 90 16

d) Telefaxa: (948) 19 96 61

e) www.unavarra.es

6.-Eskaintzen edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko eguna, agiriak eta tokia.

a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman, eta biharamunetik kontatzen hasita, hogeita seigarren eguna, 14:30era arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorra.

Administrazio eta Kudeaketa Eraikina.

Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

7.-Eskaintzak irekitzeko egun-orduak eta tokia.

a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar- gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

c) Errektoretza eraikineko iragarki-oholean jakinaraziko da ekonomia proposamenak zein egun-ordutan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.

8.-Iragarkien gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamalauan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: a0203253