46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

626/2002 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez eman gabe uzten dira, lizitatzailerik izan ez delako, "Nafarroako Oihan Ondareko" Urbasa Mendian 2000. urtean Aprobetxamenduak eta Hobekuntzak egiteko Planeko 2. eta 3. loteak. % 10 murriztuta salduko dira enkante publikoaren bidez.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak dei egin du, "Nafarroako Oihan Ondareko" Urbasa Mendian 2000. urtean Aprobetxamenduak eta Hobekuntzak egiteko Planeko 2. eta 3. loteen oihan aprobetxamendu bat enkante publikoaren bidez saltzeko. Enkantea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta egunkarietan iragarri da. % 10 murriztuta salduko dira enkante publikoaren bidez. Ezaugarriak hauek dira:

LOTEA 2 3 GUZTIRA

Oihan espeziea Pagoa Pagoa Pagoa

Mozketa mota Azken mozk. Azken mozk.

Zuhaitz kopurua 466 1.326 1.792

Zur bolumena (m3) 568,15 1.154,34 1.722,49

Zuraren balioa (eurotan) 30.732,30 62.439,30 93.171,60

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek proposamenak aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroan (Alondegi kalea, 1), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita seigarren egun naturaleko 12:00ak baino lehenago, bi kartazaletan. Baldintzen pleguak dioen bezala, kartazal guztiak itxita egonen dira, behar bezala identifikatuak, proposatzailearen izen-deiturak eta kartazalaren edukiaren izena daramatzatela, "Dokumentazioa" batak, "Proposamen ekonomikoa" besteak.

"Dokumentazioa" izeneko kartazalak proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunean irekiko dira, 13,00etan.

"Proposamen ekonomikoa" izeneko kartazalak jendaurrean irekiko dira proposamenak aurkezteko epea bukatu eta handik bost egun naturaletara.

Baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Nafarroako Gobernuko Mendi Atalean (Tutera kalea, 20, 1.a).

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamaikan.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

PROPOSAMEN EREDUA

................................. J/A-ak,.............. NANaren jabe, ............(e)an, ................. kalean, ... zenbakian bizi denak, .............. telefonoa duenak, bere izenean edo ............ ordezkatuz, Nafarroako Gobernuak Urbasa mendian Nafarroako Oihan Ondareko oihan aprobetxamendu bat enkantearen bidez esleitzeko iragarkiaren berri izanik, eskatzen du eslei dakiola. Aprobetxamendu horrek 1.792 pago dauzka, 1.722,49 m.k. egiten dutenak, eta 93.171,60 eurotan baloratuta dago. Kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren berri badu, produktu horien ...... zk.ko lotea erosiko duela hitz ematen du, agiri horiei hertsiki lotuz eta .................. (letraz eta zenbakiz) ............ euro, eskaintzen ditu.

200..(e)ko ...........aren .........(e)an.

(Enpresa)

Iragarkiaren kodea: a0202888