46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniari izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapenaren proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniari izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko 7. oinarrian xedaturikoa betez, oposizio horretako epaimahaiak Fermín Olabe Velasco, Salomé Hernando Chicote eta Gregorio Oyaregui Arriada jaun-andreak izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu dituzten hiru izangai bakarrak baitira. Deialdi hori 2001eko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 30ean.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bederatzian.-Funtzio Publikoaren Antolaketako Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: A0203848