46. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

391/2002 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan hezitzaile izateko lanpostu bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 20ko 1603/2001 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan hezitzaile izateko lanpostu bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (11. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta ez da izangairik aurkeztu. Beraz, bidezko da hezitzaile izateko lanpostu hutsa bete gabe uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan hezitzaile izateko lanpostu bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea. Deialdia azaroaren 20ko 1603/2001 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 11. zenbakian hain zuzen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0203143